Eztabaida:Diagrama (argipena)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Uste dut grafikoa eta diagrama ez direla gauza bera. Googlen zertxobait miatu ondoren, ingelesez betiere, grafikoa zentzu zabalean, edozein irudi da (argazkia, marrazkia) eta zentzu hertsian, matematikan batez ere, zenbakiekin zehatz osaturiko irudi bat (funtzio baten irudikapen grafikoa). Diagrama berriz errealitatea eta bere elementuen arteko erlazioak irudikatu egiten ditu, modu sinbolikoan, ez erabateko zehaztasunez baizik eta modu eskematikoan. Diagrama (edo grafiko?) estatistikoak aparteko kasua dira: ingelesez "chart" hitza dute horretarako, baina guk diagrama edo grafiko moduan soilik itzuli ahal dugu. Nik bi termino hauek proposatuko nituzke, sinonimo moduan: datuen irudikapen grafikoak eta datu-diagramak, baina izen bereziak ematerakoan sektore-diagrama, zutabe-diagrama, ..., gazteleraz egiten den bezala (ingelesez, pie chart, bar chart, ... esaten da). --Joxemai; (erantzunak) 08:59, 18 Urtarrila 2011 (UTC)