Diagrama (argipena)
Wikipedia(e)tik
Diagrama informazioa modu argi eta laburtuan agertzeko irudizko modu bat da, marrak, puntuak, geziak eta irudi geometrikoak erabiliz, testu eta datuekin batera. Grafiko terminoaren hiponimo moduan erabiltzen da: diagrama guztiak grafikoak dira, baina badira grafikoak diagrama ez direnak; izan ere, grafikoa informazioaren irudikapen oro den bitartean, diagrama informazioaren puntu nagusiak modu argi batez azaltzea bilatzen du. Nolanahi ere, diagrama terminoak adiera zenbait ditu:
- estatistikan, datu-diagramak edo datuen irudikapen grafikoa, hala nola sektore-diagrama eta zutabe-diagrama;
- informatika, fluxu-diagramak, prozesu edo algoritmo bateko pausoen irudikapena;
- multzo-teorian, Vennen diagrama, multzoen arteko eragiketak azaltzeko diagrama bat.
- kudeaketan, Gantt diagrama edo Gantt grafikoa.
| Hau argipen orri bat da, izen bera izan beharko luketen artikuluak desberdintzeko. Hona lotura baten bidez iritsi bazara, mesedez itzul zaitez hara eta zuzen ezazu lotura, artikulu egokira eraman dezan. |