Eztabaida:Dora esploratzailea

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikuluko edukien inguruan[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Claudia Delgado Garcia. Dora esploratzailea saila euskaraz existitzen da, beraz gaztelaniaz duten izenak ez ditugu jarri behar, baizik eta euskarazkoak. Theklan (eztabaida) 11:06, 16 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]

Era berean, euskaraz existitzen dela esatea ahaztu zaizu artikuluan. Theklan (eztabaida) 17:27, 21 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]
Mesedez, irakurri hau, desegiten jarraitu aurretik. Theklan (eztabaida) 22:20, 21 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]
Kaixo. Badakit euskaraz existitzen dela, baina ez dugu informaziorik aurkitu euskarazko bertsioaren inguruan. claudiadetaiarac (eztabaida) 22:26, 21 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]
Horrek ez du justifikatzen gaztelaniazko izenak jartzea, edo Hego Amerikako bikoizketakoak zeintzuk diren jartzea, euskarazkoa egonda. Bestetik, bilatzea zen: https://dubdb.fandom.com/wiki/Dora_esploratzailea. Theklan (eztabaida) 22:28, 21 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]
Bestetik, euskarazko Wikipediako loturak euskarazko Wikipediara egiten dira. Eta filma, telesail eta abarren izenburuak, euskaraz ez badaude, jatorrizkoan (ingelesez). BEhin eta berriz ari zarete gauza berbera ezabatzen, eta egiten duzuen bakarra da boluntarioei lana eman. Theklan (eztabaida) 22:30, 21 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]
Egia esanda, justifikazioa ona da. Webgune horretan ez dago ia informazioirik, bakarrik bikoizketa-aktoreak agertzen dira, gainera, beste bikoizketa aktoreak aipatzea garrantzitsua dela pentsatzen dugu, artikulua sakontzeko.
Beste alde batetik, aipatu duzun bezala, telesailaren deribatuak euskaraz ez badaude, ingelesez ipini ahal ditugu, bai, baina ezin dugu egin, ezin dugulako artikulua idatzi nahiz eta gure artikulua izan, horregaitik ezabatzen ari gara, gure artikulua da, beraz, bakoitzak bere forma dauka idazteko, baina ez horregaitik aldatu begar duzu artikuluaren zati handi bat, gainera, ez daude ez ortografia, ez gramatika akatsak, irakasleagaz zuzendu ditugu eta. claudiadetaiarac (eztabaida) 22:39, 21 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]
Ez, ez da zuen artikulua. Wikipedia lan kolektibo bat da eta telesailen artikulu buruzko arau batzuk eta Estilo gida bat dago. Bestetik, "beste bikoizketa aktoreak" esatea faltsua da hemen. Gaztelaniazko bertsioarekin ari zarete, baina beste hamarnaka hizkuntza daude eta ez zaudete horiek jartzen. Euskarazko Wikipedian euskarazkoak jartzen dira. Pertsonaien izenak ere euskaraz eman behar dituzue, eta hori da akatsetako bat. Artikulua jada aldatu dezakezue, baina mesedez, arauak errespetatuta. Theklan (eztabaida) 22:43, 21 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]

Hastapenak atala[aldatu iturburu kodea]

Zergatik kontatu noiz hasi zen ematen gaztelaniaz? Euskaraz ere existitzen da, eta ez da aipatzen ETB3k eskaintzen duela. Artikuluaren ikuspegia Hego Amerikan egindakoa da, ez da baliagarria euskaraz. Theklan (eztabaida) 22:46, 21 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]

Barka, Claudia Delgado Garcia... ze hizkuntza da kanariera eta zergatik dago lotuta hindi hizkuntzarekin? Theklan (eztabaida) 07:22, 22 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]

Kaixo. Beste hizkuntzetako informazioa gaztelaniaz dagoen bertsiotik atera dugu. claudiadetaiarac (eztabaida) 08:39, 22 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]
Bai, baina ze hizkuntza da kanariarra? Ziur ondo itzuli duzuela? Theklan (eztabaida) 19:31, 22 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]
Bai, gaztelaniaz “Canarés” ipintzen zuen, eta Itzultzaile neuoranalarekin itzuli dugu, beraz, itzultzailearen itzulketa da. claudiadetaiarac (eztabaida) 23:08, 26 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]
Beraz zuen lana makina batek egin du... hizkuntza hori ez da existitzen. Non hitz egiten da? Theklan (eztabaida) 08:06, 27 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]
Gure lana ez du makina batek egin, hitz batzuk solte batzuk baizik, eta hizkuntza hau Karnatakan hitz egiten da, Indian. claudiadetaiarac (eztabaida) 11:28, 27 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]
Eta nola da euskaraz? Theklan (eztabaida) 11:29, 27 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]
Kananiera, ipintzen duen moduan. claudiadetaiarac (eztabaida) 11:37, 27 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]
Ez. Itzulpena egitean begiratu behar da zer den itzultzen dena. Hizkuntza hori euskaraz Kannada deitzen da. Theklan (eztabaida) 11:48, 27 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]