Eztabaida:Elisabeth Pinedo

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Emakumeak wikiproiektuaren lan eremuan dago. Emakumeak wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

2013‎ko urtarrilaren 4an eduki hau txertatu zen Bizitza atalean. Ordutik zuzendu eta wikitu gabe dagoenez gero, hona ekarri dut:

«Eli txikitan, bere ahizparekin batera, eskolan hainbat joko eta jolasetara eta kiroletan aritzen ziren, eta eskubaloia zenez hoberen aritzen ziren horietariko kirol bat, hasi ziren jolasten eta kirola praktikatzen. Joan ziren Arratera, eta beranduago, Bera Berara jokatzera. 14 urterekin jokatzen hasi ziren.

Bera Beran, jubeniletako 2 urteak pasa zituen bere ahizparekin batera,hau da, Patrirekin. Aurrerago,seniorretan, Eli Valentziako talde batera joan zen,Ribarroja deiturikoa alegia. Valentzian 3 urtez egon zen. Urtebetez Ribarrojan, eta pare bat urtez,ordea, Astrock Sagunton. Valentzian egon eta gero, Nafarrora itzuli zen Itxakora jolastera, eta hiru urtez pasatu zituen berriro ere, bere ahizpa Patrirekin. Hiru urte pasata, Danimarkara joan zen Odense taldera,hango ligaz urte batez gozatu nahi baitzuen, baina, Gipozkoara itzuli zen urtea pasa eta ondoren/gero. Oraindik ere, Gipuzkoan dabil. Taldea alde batera utzita, Eli Euskadiko selekzioan eta era berean, Espainiako selekzioan aritzen da. 2004an, Eli Espainiako selekzioarekin debutatu zuen lehenengo aldiz.Esan daiteke bere ahizpa baino beranduago.

Taldeak alde batera utzita, aipa dezaket Eli hegalekoa dela.

2 paragrafoko ildoa hartuz, Elik taldearekin hainbat titulu irabazi ditu.Baita selekzioarekin ere. Adibidez,aipatzekoa da duela gutxi Espainiako selekzioak Joku Olinpikoetan irabazitako domina, Brontze domina.Gero ere Brontzezko domina irabazi zuen Brasileko mundialean(2011an). Baita 2007an Zilarrezko domina Europeoan. Baina Itxakorekin esaterako 2 liga irabazi ditu eta EHF kopa bat ere bai, baita,superkopa irabazi zuen Itxakorekin.

Beste hainbat datu aipatzekoak dira, Eliren bizitza ez da bakarrik kirol mundua,baitere, musika dantza eta erosketak egitea ikaragarri gustoko ditu.

Esaten dutenez, Elik ama izan nahi du eta pedagogia ikasten ari da. Lehen hizkuntzak euskara eta gaztelania ditu.» --Xirkan (eztabaida) 00:43, 6 abuztua 2016 (UTC)