Eztabaida:Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikuluaren izena[aldatu iturburu kodea]

Aupa. Egia da, orain dela ez askorarte, Euskal Herrian behintzat "Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna" deitzen ziotela (geniola) erreibindikazio-jai egun honi. Hala eta guztiz, urte batzuetatik hona, "Emakumearen eguna" moduan ezagunagoa egin da eta aurreko izena ia ez da aipatu ere egiten. Beraz izenburua aldatzea proposatzen dut eta aldi berean azaldu, hasiera batean Euskal Herrian eta leku askotan "Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna" edo are gehiago "Emakume Langilearen Eguna" moduan ezaguna zela data hau. Lankide:Oraina

@Oraina: Ni ez nago ados aldaketa horrekin. Jarriko nuke egunaren inguruko argipen bat, baina emakume langilearen kontzeptua oraindik erabiltzen da, eta esango nuke azken urteotan gorakada izan duela greba feministen kontuarekin. - Theklan · Eztabaida · E-maila 17:03, 3 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]

1910ean Nazioarteko izaera finkatu bai, data finkatu ez.[aldatu iturburu kodea]

Orain, industrializazioaren inguruko artikuluaz ari ginela, han aipatu dut eta hemen aipatuko dut: II Internazionalaren 1910ko bilkuran Emakume Langileen Eguna "Nazioarteko" egitea eta urtero egitea zehaztu zuten, baina ez zuten zehaztu martxoaren 8an izan behar zenik.

Zuek diozue hurrengo azpiatalean bertan, 1911an martxoaren 19an burutu zutela Egun hau.

Bestetik, 1913an eta 1914an Errusiaren eta gainontzeko Europaren arteko "desfaserik" ez zen eman, soilik Errusiako egutegian 13 egun gutxiago kontatzen zituztela. (Maiatzaren Lehena ere ez zuten "Errusiako maiatzaren 1ean" egiten, baizik eta apirilaren 17an).

Martxoaren 8an finkatzearena geroago izan zen.

--Draza Mihailovitx (eztabaida) 16:37, 3 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]

@Draza Mihailovitx: ez da "zuek diozue", baizik eta hartutako erreferentzietatik hori idatzi da. Zuk argi baduzu noiz hasi zen data finkatzen, alda dezakezu. - Theklan · Eztabaida · E-maila 16:57, 3 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]
Theklan 1910ko Internazionaleko aktak irakurri ditut (ez dira zailak lortzen) eta bertan Nazioarteko Egun hau ezartzearen erabakia hartzerakoan, ez zen martxoaren 8rik aipatzen.--Draza Mihailovitx (eztabaida) 17:03, 3 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]
@Draza Mihailovitx: Hau da testuan emandako erreferentzia: https://revolutionarydemocracy.org/rdv13n2/zetkin.htm. Aktak besterik badio, aldatu beharko litzateke, edo esaldia matizatu. Nik ez dut akta hori irakurri, beraz ez dakit zehazki dioena zer den. - Theklan · Eztabaida · E-maila 17:06, 3 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]
@Theklan: Ez ditut II Internazionalaren 1910ko bilkuraren aktak aurkitu, baina bai beste iturri batzuk. Hemen NBEren emakumeen eskubideen bulegoarena, no esaten duen 1910an ez zela data finkorik ezarri. https://womenwatch.unwomen.org/international-womens-day-history
Ingelerazko Wikipediak ere badio 1910an ez zela data finkorik ezarri. --Draza Mihailovitx (eztabaida) 10:07, 4 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]
Ba orduan aldatzea izango da onena, ezta? Aurrera, ez duzu nire baimenik behar egiteko! - Theklan · Eztabaida · E-maila 10:08, 4 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]
@Theklan: Ez dakit, zer adostasunen bat behar izango ote dela uste dut, eta gainera, nire aldetik egiten badut, genealogiaren bat ukatzen ari naizela esan ahal didate. --Draza Mihailovitx (eztabaida) 10:10, 4 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]

Sufragismoa?[aldatu iturburu kodea]

Azpiatal batean jartzen duzue II Internazionalak sufragismoaren aldarrikapenekin bat egin zuela.

Hori ez da horrela. Izan ere Zetkin, Luxemburg, Kollontai eta enparauak sufragismo "burgesaren" oso kontrakoak ziren, eta aukera oro baliatzen zuten sufragistez distantziatzeko.

Egia da Martxoaren 8a bozka unibertsalaren aldeko aldarrikapen-kanpaina gisa sortu zela. Baina horrek ez zuen halabeharrez sufragistekin bat egitera eramaten. Izan ere emakume sozialistek bozka unibertsala nahi zuten emakumezko langilea politizatzeko eta honen askapenaren tresna bezala; bozka unibertsal eta parekideak emakumezko langileen parte-hartzea bermatzen zutelako. Sufragistek ez zuten hain argi bozka unibertsalarena, hauen arteko sekzio askok "gizonen adinako eskubidea" eskatzen zuten. Berdina dirudi, baina ez da, orduan herrialde batzuetan gizonezko denek ezin baitzuten bozkatu, eta beste batzuetan (Erresuma Batuan, Alemanian) bozkatu ahal bazuten ere, klasearen arabera, botoak ez zuen berdin kontatzen. --Draza Mihailovitx (eztabaida) 16:51, 3 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]

@Draza Mihailovitx: Nola jarriko zenuke esaldia? - Theklan · Eztabaida · E-maila 17:03, 3 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]
@Theklan: "Egunaren aldarrikapenaren helburua sufragismoa bultzatzea eta eskubideen berdintasuna aldarrikatzea zen" ordez "Egunaren aldarrikapenaren helburua emakumeentzako bozka-eskubide unibertsala bultzatzea eta eskubideen berdintasuna aldarrikatzea zen" edo nahiago baldin bada, "Egunaren aldarrikapenaren helburua emakumeentzako, emakume langileengan fokatuz, bozka-eskubide unibertsala bultzatzea eta eskubideen berdintasuna aldarrikatzea zen, emakume langilearen emantzipaziorako bidean tresna politiko gisa". Horrela jarriko nuke nik. Asko eez da aldatzen, baina ñabardura hori inportantea da.--Draza Mihailovitx (eztabaida) 17:07, 3 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]
Niregatik bikain! Zuk aldatuko duzu? - Theklan · Eztabaida · E-maila 17:08, 3 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]

Kontuz! Argazki bat gaizki identifikatua (ez dagokio egun honi)[aldatu iturburu kodea]

Egun on!

Gaurko egunez artikulu hau gainbegiratzen egon naizela, akats bat topatu dut. Errusiako 1917ko Emakumeen Eguneko manifestazioek Otsaileko irautlza ekarri zutela aipatzen da (ondo), baina atal horretako bi argazkietako bat, bigarrena hain zuzen, ez da egun horretakoa.

Bigarren argazki hori martxoaren 19ko/apirilaren 1eko (gogoratu orduan Errusian beste egutegi bat zutela) manifestazio sufragista batetakoa da (Petrograden, 50.000 bat emakume boto eskubidearen alde, izan ere Otsaileko iraultzaren osteko instituzioek ez zuten eskubide hori esplizitatu; hori dela eta emakume pila atera ziren boto eskubidea errebindikatzera.

Argazki horretan, argazkiaren gainean jartzen du "Manifestatsija zhenxtxin" (Emakumeen manifestazioa) eta pankartan "Slava zhenstxinam bortsam za svobodu!" (Gora askatasunaren aldeko emakumezko borrokalariak!). Hau da, esplizitatua egiten da emakumeen manifestazioa dela (1917ko martxoaren 8an Petrograden, nahiz eta Emakumeen Eguneko manifestazioa izan ez zuten emakumeek soilik manifestatzea asmo, greba orokorra probokatzea baizik), eta bestetik aipatzen dira "askatasunaren aldeko borrokalariak", jada askatasuna "lortuta" egongo balitz moduan. Honek pentsatu arazten du argazki horretako manifestazio hori tsarismoa bota ostekoa dela (horregatik ospatzen dituzte "askatasunaren aldeko borrokalariak"), ez tsarismoa boterean zegoenekoa (Martxoaren 8an/otsailaren 23an tsarismoa oraindik boterean zegoen).

Beraz nire ustez ez da martxoaren 8arekin berez lotuta dagoen argazki bat apiriolaren 1eko/martxoaren 19ko manifestazio sufragistarekin baino. Nik ez nuke kenduko, baina bai argazkiaren oina aldatuko, esanez "otsaileko iraultzan emakumeen papera errebindikatzen duen 1917ko apirileko manifestazio sufragista" edo halako zerbait dela. Argazkiekin ez naiz ondo moldatzen, beraz aldaketa hori ezin dut nik neuk egin--Draza Mihailovitx (eztabaida) 13:14, 8 martxoa 2021 (CET)[Erantzun]

@Draza Mihailovitx: Egina -Lainobeltz (eztabaida) 13:27, 8 martxoa 2021 (CET)[Erantzun]