Eztabaida:Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ez al litzateke hobea izango "Espainiako Alderdi Sozialista Langilea" izatea izena, "Espainiako Langileen Alderdi Sozialista" baino? Azken hau, nik Partido Socialista de los Obreros de España-ren itzulpen modura dut, ez Partido Socialista Obrero Español-ena. Zer deritzozue?--Janfri; bai esan? 12:44, 28 Azaroa 2010 (UTC)

Ados, zehatzagoa delakoan.--Adrar; esan? 16:49, 28 Azaroa 2010 (UTC)
Ez nator bat inola ere. Kasu honetan, obrero horrek «de los obreros» esan nahi du, langileena. Gaztelaniazko Wikipedian garbi diote: «partido marxista de la clase obrera». Ikus, adibidez, ingelesez ematen dioten itzulpena: Spanish Socialist Workers' Party.
Nire ustez, Harluxet entziklopediako aukera da egokiena: Espainiako Langile Alderdi Sozialista (marratxoarekin ematen dute Harluxet hiztegian, baina Euskaltzaindiak letra larriz idatzitako mota horretako izenen artean marratxorik ez jartzea gomendatzen du). --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 13:07, 20 Urria 2011 (UTC)

Ados. Eztabaida ikusi dudanean gehiegi pentsatu gabe aldatu dut... Xabierrek esandakoa jarriko dut momentuz... --Unai (esan) 14:01, 20 Urria 2011 (UTC)