Eztabaida:Euskal Herriko musika

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulua berregituratzea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Iñaki LL! Ikusi dut artikuluaren sarrera aldatu duzula (oso egoki, hortik egin nahi nuen herenegun begiratu nuenean). Dokumentazioa biltzen egon naiz, eta artikulua goitik behera aldatzekotan nago. Baina ez dakit zeintzuk diren zure planak... koordinatu beharko ginateke, lana alferrik ez egiteko. -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:43, 5 otsaila 2018 (UTC)

Kaixo Theklan, nire asmoa da ingelesezkoa eredu hartuta artikulua garatzea. Ideia jakinen bat zenuen egituraketari buruz? -Iñaki LL (eztabaida) 21:24, 5 otsaila 2018 (UTC)
Bai, Etor argitaletxearen "Enciclopedia Enblemática" dut, eta ingelesezkoaren gain beste gauza batzuk baditu. Gainera "Party & Borroka" liburua eta bertan agertzen diren beste 2 tesi erabili nahi nituen erreferentziak gehitzeko. Baina nahi baduzu ingelesezko eredua kopiatzen dugu eta horren gainean eraikitzen dugu, hangoa baino zabalago ere egin daitekeelako. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:34, 5 otsaila 2018 (UTC)
@Theklan: Etor argitaletxekoa zer da lizentzia librean dagoena ala hura erreferentzia gisa erabiltzeko? Egituraketa egokia duela eta material asko duela (lizentzia librea) ikusten baduzu, nigatik txertatu hori eta gero berritxuratzen/edukia gehitzen joango naiz (da, nahi duena) behar izanez gero. -Iñaki LL (eztabaida) 23:05, 5 otsaila 2018 (UTC)
Ez dago lizentzia librekoen artean, Iñaki LL, nik dakidala. Gainera, gaztelaniaz dago. Hala ere, lizentzia librean egongo balitz ere, artikulu sorta bat da, gai ezberdinak hartuta. Ni hasi naiz musika erlijiosoarekin, banekielako ez zinela hortik hasiko. -Theklan · Eztabaida · E-maila 23:12, 5 otsaila 2018 (UTC)
Ok. Herri musikak eta tradizionalak bat egin behar dute. Ataletan, gero azpiatalak gehitu daitezke. -Iñaki LL (eztabaida) 23:18, 5 otsaila 2018 (UTC)

@Theklan: Ikusi dut lanean ari zarela, eta orain musika tresnekin ari zarela. Hala ere, ikusi dut Alboka oso zabala dela. Zintzo esateko, uste dut gehiegizko tamaina dela, gero 'sakontzeko' ematen den txapel estekan, Alboka artikulua ia laburragoa da! Nik informazio gehiena Alboka artikulura pasako nuke, eta gainerako musika tresnekin berdin (lehiaketara gehitu daiteke..., ondo justifikatua du hor egotea). Ingelesezkoan bezala, Euskal Herriko musikan, definizio batzuk emango nituzke. Nire iritzia da, noski. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 23:51, 7 otsaila 2018 (UTC)

@Iñaki LL: Bai, atzo duda berdinarekin izan nintzen, baina uste dut soluzioa justo kontrakoa dela, utzidazu azaltzen. Alboka artikulua luzeago izan behar da, eta hori egiteko asmoa dut gaur bertan. Hau da, artikulu horretan egon behar da instrumentuaren historia, teknika, afinazioa, albokari historikoak, kanta tradizionalak, gaur egungo erabilera... eta hemen laburpen estiloan oraintxe dagoena, gutxi gorabehera: zer den, nolakoa den eta uste dut egon behar dela historian egon diren musikari eta tendentziak. Zergatik behar dugun bigarren parte hori? Ba bestela atal bat sortu behar dudalako ondoren, non aipatu behar dudan nolabait musika tradizionala nola erabili den beste genero batzuetan: Alboka Exkixuk, Txalaparta Oreka Tx-k... eta ezingo nuke aipatu inon Txistulari Bandak daudela... hau da, lekuren batean informazio hau egon behar dela uste dut. Horregatik, momentuz, nahiago dut instrumentuen artikuluak hedatu, eta hemen horrelako laburpen bat egin. Trikiti musika artikulua egin du Xabier Cañasek eta horren sarreratxo bat bakarrik egingo nuke hemen, laburpen estiloa erabilita. Baina esandakoa, eztabaidagarria da, noski! -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:32, 8 otsaila 2018 (UTC)
@Theklan: Ez dakit ondo ulertu dizudan. Nahi duzuna, baina instrumentu guztiei buruz horrelakoxe paragrafoak jarriko bagenitu (ezetz esan duzu trikitiari buruz gutxienez) musika tresnei buruzko egundoko atal kankailua eskuratuko genuke; beraz, nire ustez hiruzpalau lerrotan kabitzen da musika tresna bati buruzko edozer (definizioa, kokapena eta taxonomia). Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 14:49, 8 otsaila 2018 (UTC)
@Iñaki LL:... artikulua Euskal Herriko musikari buruzkoa da, beraz instrumentuek eta instrumentu horiek jotzen dituztenek lekua behar dute. Instrumentuaren definizioa baino ez badut egiten, non sartzen ditut musikariak eta musika estiloak? Horregatik egin nuen horrela, baina beste soluziorik baduzu, pozik! -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:02, 8 otsaila 2018 (UTC)
Kontua da musika tresnen zerrendatze batek hori behar duela, guztira lauzpabost lerro bana izango dira. Ez dut uste hutsuneak behar dituenik; hala ere, beste paragrafo bat, musika tresnaren izen nagusiak aipatzen dituena, beharrezkoa dela ikusten baduzu, nire ustez ez dago gaizki (nik igual ez nuke jarriko); niretzat hau atari moduko bat da ("informazioaren distribuzio zentro" bat), informazioa atal txikiagoetan banatzeko. Info gehiago nahi duenak badu hor esteka. Gero, euskal herri instrumentuen izaerak eta garapenak, oro har, zati bat behar dute, lerro nagusiak: Ilustrazioa, Iztueta (beharrezkoa bada), Ansorena, Etxekopar, Beltran, etab., baita musika tresna motak (airea, perkusioa,...; materialak; banaketa geografikoa). Nik hala ikusten dut, baina zeorrek hartu neurria, nire ustez, badakizu, saltxitxa luze bat egitea ez da artikulu ona. Hortik atera zuk kontuak zeure senari jarraituz. Ondo segi -Iñaki LL (eztabaida) 16:17, 8 otsaila 2018 (UTC)