Eztabaida:Euskararen hotsak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

<r, rr> ahoskera ubularra[aldatu iturburu kodea]

Zer deritzozue <r, rr> ahoskera ubularra kentzeari?

Frantsesak eragindako ahoskera da, eta Euskaltzaindiak egoera guztietan gaitzesten du. Gainera, ahoskera hortzobikariaren alboan agertzen denez, ubularra hura bezain arteza dela iradokitzen du. Iparraldean nahiko orokortuta egonda ere, hango euskaldun guztiek ez dute horrela ebakitzen.

Nik kenduko nuke, edo, behintzat, Iparraldeko hiztun askoren ahoskera okerra dela argi eta garbi adierazi. Kamiruaga (eztabaida) 09:44, 7 iraila 2023 (CEST)[Erantzun]

Wikipedia ez da arau-emailea, deskribatzailea baizik. Beraz, adieraziko nuke Iparraldeko hiztun askoren ahoskera erdarak eragindakoa dela.
Hala ere, berdin egin beharko genuke j letraren ahoskera igurzkari belarrari dagokionez: Hegoaldeko hiztun askoren ahoskera erdarak eragindakoa dela adierazi. --Xabier Armendaritz 2023-09-07, 09:03 (UTC)