Eztabaida:Filipinak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Cebuera bigarren edo hirugarren hizkuntza dela dio artikuluak, baina Cebuera Visayeraren dialektoa da. Izatez, Tagalog iparraldean eta Visaya hegoaldean hitz egiten da. Drpolilla 12:18, 10 Abuztua 2009 (UTC)

Beste alde batetik, Quezon orain Metro Manila da. Lehen hiri bat zen baina Manilak irentsi du. Beraz, Davao litzateke bigarren hiria. Ni Filipinar euskotarra naiz eta horrexegatik dakit hau guztia ez naiz asmatzen ari. Alda dezala artikuluaren arduradunak.--213.98.153.18 19:03, 12 Abuztua 2009 (UTC)

Wikipedian artikuluek ez daukate arduradunik. Parte hartu duten denonak dira artikuluak. Hain zuzen, "Filipinak" artikuluak hauek hartu dute parte. Zerbait gaizki dagoela uste baduzu, zuk zeuk alda dezakezu zuzenean. Hori bai, hobe da erabiltzaile bat sortzea eta erabiltzaile horrekin egitea aldaketak, horrela errazagoa da artikuluen jarraipena egitea eta bandalismoak kontrolatzea (bandalismo ekintza gehienak IP anonimoetatik datoz).--Assar; (erantzun hemen) 19:21, 12 Abuztua 2009 (UTC)

hori guzti hori banekien, baina badaezpada egin dut norbait baldin bazebilen artikulu hau egiten. DrPolilla naiz eta. Lehen ez dut saioa hasi, ahaztu baitzait. Neuk aldatuko dut. Eskerrik asko Assar. --Drpolilla 20:51, 12 Abuztua 2009 (UTC)