Filipinak
Wikipedia(e)tik
|
Filipinetako Errepublika Republika ng Pilipinas |
|||||
|---|---|---|---|---|---|
|
|||||
| Goiburu nazionala: Maka-Diyos, Makatao, Makakalikasan, at Makabansa ( Jainko, Jende, Izadi eta Herriarentzat ) |
|||||
| Ereserkia: Lupang Hinirang ( Lur Aukeratua ) |
|||||
![]() |
|||||
| Hiriburua | Manila 14°35′N 121°0′E |
||||
| Hiri handiena | Quezon Hiria | ||||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Tagalog (Pilipino), Ingelesa, Cebuera eta tokian tokiko beste batzuk1 | ||||
| Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa |
Errepublika Gloria Macapagal-Arroyo Noli de Castro |
||||
| Independentzia - Espainiatik - Estatu Batuetatik |
1898 ekainaren 2 1946 uztailaren 4 |
||||
| Eremua - Guztira - ur % |
300.000 km² (71.) 0,36% |
||||
| Biztanleria - Estimaketa (2005) - Errolda (2000) - Dentsitatea |
83.054.000 (13.) 76.504.077 276 biztanle/km² (27.) |
||||
| Dirua | Filipinetako Pesoa (Piso) (PHP) |
||||
| Ordu eremua - Udan (DST) |
(UTC +8) Ez (UTC +8) |
||||
| Interneteko domeinua | .ph | ||||
| Telefono aurrezenbakia | +63 |
||||
| Herritarra | filipinar | ||||
| 1Tagalog (Pilipino) hizkuntza nazionala da. Tagalog eta Ingelesa hizkuntza ofizialak dira. Eskualdeko hizkuntzak (Cebuera, Ilokano, Hiligaynon, Bikol, Waray-Waray, Kapampangan, Pangasinan, Kinaray-a, Maranao, Maguindanao, Tausug) hizkuntza ofizial laguntzaileak dira bakoitzaren eskualdean. Gaztelania eta Arabiera aukerazko sustapena dute. | |||||
Filipinak Hego-ekialdeko Asiako herrialdea da, kontinentetik 1.210 kilometrora dagoen uhartediak osatua. Uhartedi honek 7.107 uharte ditu, 700 inguru biztanledunak.
Hiriburua Manila da.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
[aldatu] Historiaurrea
Aztarnek Filipinetan mila urteetatik jendea bizi zela diosku. Gizakiaren folisarik zaharrena Robert B, Fox amerikarrar doktoreak Palawan uharteko Tabon haitzuloan 1962ko maiatzaren 28an aurkitutako "Harriaroko Filipino"aren kaskezurra da. Horri Taboko gizona deritzote. Bertako gizakiak, negritoak edo aetak, aurrehistorian zeuden lurrezko edo izotzezko zubiak gurutzatu eta irlako oihanetan ezarri ziren. Gero, Austronesieraz hitz egiten zuten gizakiak etorri ziren uharteetara Txinako Hegoaldetik, Taiwanen barrena.
[aldatu] Europarren iristea
- 1521eko martxoaren 16an Magallanes eta Elkano esploratzaileak uharteetan lehorreratu ziren.
- 1565eko otsailaren 13an Migel Lopez Legazpikoa militar zumarragarra Cebu uhartera ailegatu zen. Uharteetan borrokatu zuen lurraldea Espainiako boterera igarotzeko. 1572an Manilan hil zen.
- 1565eko ekainaren 1ean, Ordiziako Andres Urdaneta eta berrehun bat pertsona Mexikorantz irten ziren. Bost hilabete pasa ondoren, Navidad izeneko portura iritsi ziren eta, 8 egun barru, Acapulcora. Itzulbidaia aurkituta zegoen, Urdanetaren bidea esaten zaiona. Acapulcora iritsi zirenean, Mexikoko Real Audienciak ohore handiz hartu zituen eta, ondoren, Espainiarantz bidali zuten Erregeari Itzulerako bidearen parte emateko. Sanlúcar de Barramedan lur hartu zuten eta 1566ko apirilean Filipe II.a Espainiakoa.aren aurrean zegoen Valladoliden, mapak eta nabigazio liburuak erakutsiz.
- Manilako Galeoia: Itzulbidaia aurkikuntza handi bat izan zen mundu guztian eta Filipinetako historian guztiz erabakiorra izan zen. Kuro-Shivo itsas korrontea jarraitzen du iparraldeko 42ºtako latitudean. Berehala konturatu ziren, Filipinak Espainiaren mende izateko eta Asia, Amerika eta Europaren arteko harreman komertzialentzako aurkikuntza honek zuen garrantziaz. Nabigazio lerro bat ezarri zen berehala Asia eta Amerika artean. 1566ko maiatzaren 1ean hasi zen, San Jerónimo ontzia Acapulcotik irten zenean eta, mende batzuk iraun ondoren Filipinak eta Mexiko arteko garraioa eginez, 1815ean itxi zuten, Magallanes galeoiak azken bidaia egin zuenean. Jarraitutako bidea beti izan zen bera: 12º iparraldean Guaham-eraino joan ohi ziren zuzen-zuzen eta handik iparralderantz, Manilaraino. Itzulera Andres Urdanetaren Itzulbidaia jarraituz egin ohi zen, iparraldean 42ºko paralelora iritsiz, Kaliforniaraino jarraituz eta, kostan zehar, Acapulcora.
[aldatu] Subiranotasuna
1898ko ekainaren 2an Filipinek Espainiatik independentzia lortu zuten. Ondorengo urteetan, Estatu Batuek bereganatu zuten lurraldea. Azkenik, 1946ko uztailaren 4an hauek Uharteen independentzia onartu zuten.
1965ean Ferdinand Marcos boterera iritsi zen, ustelkeria, agintekeria, errepresioa eta giza eskubideen zapalketa izanda hogeita bat urte luzeren agintaldiaren ezaugarriak. 1986an gobernutik egotzi arte, bera eta familia izugarri aberastu ziren, gainera.
[aldatu] Geografia
Uharte hauek hiru multzo handitan banatzen dira: Luzon, Visayas eta Mindanao, iparraldetik hegoaldera.
[aldatu] Kanpo loturak
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
CIA - World Factbook geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak


