Eztabaida:Filosofia marxista

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

"Komunismoa" testu nagusian aurkitutako erroreak erabili daitezke agian filosifa marxista "laburtzeko".

1) "Planteamendu ideal": zer da plandeamendu ideala? planteamendu idealak esan nahi du planteamendua zehatz mehatz beteko dela; askoz zuzenagoa iruditzen zait "planteamendu teoriko". Bestalde, teoria/errealitatearen debate absurdoaren irizpideak jarraitu nahi badira debate politiko/propagandistikoan sartuko giñateke ("teorian funtzionatzen duena baña praktikan ez"...).

Marxek kapitalismoaren analisia egiten du, asalariatuen esplotazioa, plusbalia,... Gainera, kapital industrialaren "ugalketa" zikloak aztertzen ditu, kontzentratzeko duen joerari atentzio handia emanez. Marxen planteamendu "bisionarikoek" ez dute bere analisia "planteamendu ideal" bihurtzen (eta hori horrela bada planteamendu guztiak dira idealak). Hori esateko kristalezko bola bat eduki beharko genuke, edo bestela, oraingo egoeran oinarrituta esan, gaur egungo ideologien indarrak aztertuz. Hau bai dela plantemandu ideala, materialismo filosofikoaren aurkakoa. Zetzago esanda, kapitalismoa sistema egonkorra bihurtu dela suposatuko luke horrek, baña hori esatea subjetiboa da.

2) Protelalgoa, definizioz, kontzientziadun langileria da; "langileria" espresioarekin "klase obrera" espresioari egin nahi zaio erreferentzia. Bestalde, langileria definitzerakoan, euren lana merkantzia lez saltzera behartuta daudenen klase sozialari gatzaizkio(produkzio bitartekoen jabetzarik ez daukatelako eta ondorioz "nagusi" batentzat lana egin behar dutenak). Burgesia aldiz, produkzio bitartekoen jabetza daukan klase soziala litzateke.

Ondorioz, langileraiaren klase sozialaren parte izateak ez du esan nahi klase sozial horren partaidetzaren kontzientziarik dagoenik (kontzientziadunak eta kontzientziagabeak langileriaren klasean daude); horretarako erabiltzen da PROLETALGOA espresioa.

"Proletalgoak bere egoeraren kontzientzia eskuratu" espresioak ez dauka zentzurik, irizpide marxista jarraituz behintzat.

3) "gizarte aske eta perfektua" espresioa erabiltzea ere hobetu daiteke. "perfektua" espresioa oso subjetiboa da.

Azken finean, kapitalismoaren kontraesan nagusia gainditzeak ez du komunismoa perfektua bihurtzen ("gizarte eredu optimoa" hobeto agian).

4) Marxismoaren ikuspuntutik gizartearen historiaren motorra klase borroka da, eta honi buruz ezer ez esatea hutsune handia da.

Aro historiko bakoitzean (klaseen ikuspegitik) klase antolakuntza konkretua egon da; horrekin batera, ez da ahaztu behar marxismoa materialismo filosofikoaren barruan kokatzen dela eta ez idealismo filosofikoaren barruan. Ondorioz, analisi marxista jarrituz, historiako une bakoitzeko klase antolakuntzak definitzen du une hortako klase borroka eta klase hoien ideologia.

5) Klase bakoitzak produkzio bitartekoekin daukan erlazioak definitzen du klase horren izaera (jabeak->burgesia; jabetza ez dutenak-->langileria/"klase obrera"/asalariatuak).

6) Agian zerbait faltako litzateke kontzientziagebeko langileriari buruz, hau da, alienazioaren fruitu dela.

7) Bestalde, komunismoa klaserik gabeko gizartea dela esatea ere faltako litzake (klasearen kontzeptua 5. puntuko ikuspegitik ulertuta).

Nik ondorengoa egingo nuke, testua 2 zati nagusitan banatuz:

1- Materialismo filosofikoari sarrera egiten dien puntuak sartu hasiera zatian. Klase zer den, klase borroka, materialismo historikoa, ... bukaeran komunismoa zer den esanez (7. puntua).

2- Ondoren, iraultza sozialista eta komunismorantz joateko ikuspegi "bisionario" hori sartu genezake.

Atzerago esandakoari jarraituz, Marxek kapitalismoaren ezegonkortasunaren arrazoi batzuk bilatu bazituen, logikoa da plantetzea egonkortasuna edukiko duen gizarte batek ezengonkortasun horiek ez dituela edukiko. Marxek ezegonkortasun horiek produkzio bitartekoen jabetza eta "ley de concentración del capital" kontzeptuetan ikusi bazituen, sobietar batasunean emandako beste arazo batzuek ez dute ezer justifikatzen.

Asko jota esan genezake jadanik ez daudela ezengonkortasun horiek, baña hori ere nahiko subjetiboa da. Inork ez dauka kristalezko bolarik. Agian esan daiteke Marxek kapital industriala maioritarioa izango zela esan zuela eta gaur egun kapital finantzarioa askoz ere handiagoa dela, baña hortik egonkortasuna ikustea... krisi finantziarioa eta gero.

Ondo dago objetibotasuna bilatu nahi izatea, baña gaur egungo pentsamolde dominatzailea jarraitzea ez da objetiboa. Azkeneko 3 parrafoak iritzian sartu arren, ea aportazioak zeozertarako balio duen.

Existitzen dira marxismo eta materialismo historiko artikuluak. Beharrezkoa da filosofia marxista izenburudun artikulu bat, ala hobe da bertako edukia horietako artikulu batean txertatu eta gero birbideraketa bat egitea?--Janfri (ezt.) 15:45, 31 urtarrila 2017 (UTC)

Aupa kaixo, ados nago bateratzearekin. Hori bai galdu xamarra nabil berria naiz eta —Aurreko iruzkin sinatugabea EgoitzGarmendia (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Aupa EgoitzGarmendia, ongi etorri. Ba orduan, joan nahi baduzu, goian aipatutako artikulu horietara edukia gehitzen, eta bukatutakoan, jarri {{ezabatu}} artikulu honetan eta administratzaileren batek ezabatuko du. Ondo segi.--Janfri (ezt.) 18:45, 31 urtarrila 2017 (UTC)