Laguntza:Sinadura

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nuvola apps edu miscellaneous.svg
Wikipediako tutoriala
Artikuluak idatzi...

Sarrera berriak
Nola aldatu
Loturak
Kategoriak

Wikipediako hitzarmenak...

Estilo gida
Politikak
Sinadura

Ikus, gainera...

Laguntza
Proba orria

Wikipedian sakontzeko >>

Artikuluak, wikipediako orriak, kategoriak eta abarren egindako ekarpenak ezin dira sinatu. Orriaren historian ageri dira ekarpen guztiak, nor den egilea... Gogoan izan ezazu Wikipediako artikuluek ez dutela jaberik (entziklopedia askea da) eta GFDL lizentziaren babesean daudela.

Bestalde, eztabaida orrietan, bozketetan... sinatu egin behar da.

Vector toolbar with signature button.png






[aldatu] Nola sinatu

Bi modu daude sinatzeko:

  1. Zure ekarpenak egin eta gero (eztabaida, bozketa eta abar bezalako tokietan) honelako lau ikur idatzi: ~ (~~~~)
  2. Editatzerakoan laguntzen dizun barra erabiltzen bazabiltza (hobespenetan aukeratuta azaltzen da lehenetsi bezala), sinatzeko ikonoan Vector toolbar signature button.png klikatu lau ikurrak idazteko.

Aldaketak gorde ondoren, sinaduraren tokian ez dira ikusiko lau ikur horiek, sinatu duen lankidearen izena eta data baizik; aurrebistan ikusten den bezala. Azken emaitza, ordea, berdina da:


Wiki-testua Ikusiko den kodea Ikusiko den emaitza
~~~~
[[Lankide:Adibide|Adibide]] 00:03, ekaina 5 2012 (UTC) Adibide 00:03, ekaina 5 2012 (UTC)


Beraz, lau ikurrekin data ere azaltzen da. Izena bakarrik erakusteko, hiru bakarrik idatzi behar dira. Lagungarria da datarik ez denean adierazi behar.


Wiki-testua Ikusiko den kodea Ikusiko den emaitza
~~~
[[Lankide:Adibide|Adibide]] Adibide


Azkenik, bost ikur erabili ditzakezu eta data bakarrik eman ikustera.


Wiki-testua Ikusiko den kodea Ikusiko den emaitza
~~~~~
00:03, ekaina 5 2012 (UTC) 00:03, ekaina 5 2012 (UTC)


Kontuan izan, azken bi hauetariko bat erabiltzen bada ere, erabiltzailea nor den edota noiz idatzi duen jakin daitekeela orriak gordetzen duen historia dela eta.

Saioa hasi gabe, erabiltzaile ezezagun gisa sinatzen baduzu, IP helbideak lankidearen izena ordezkatuko du.

[aldatu] Sinadura pertsonalizatzen

Sinadura nolabait moldatzea bada zure nahia, atal hau interesgarria da. Zure hobespenetan, Zure gaitzizena (sinatzeko) jartzen duen taulatxoan gustokoen duzuna idatzi. Baliteke taula txikiegi geratzea idazten duzunaren arabera, baina ez du axola.

Dena den, irudi, txantiloi edo kanpo loturek dartzaten arazoak direla eta debekatuta daude sinaduretan erabiltzerakoan. Hau kontuan izanda, zure eztabaida orrira lotzen duen lotura arrunt bat agertzea nahi baduzu idatzi ondorengoa lehenago esandako Zure gaitzizena (sinatzeko) taulatxoan.

[[Lankide:Adibide|Adibide]]; [[Lankide eztabaida:Adibide|(eztabaida)]]

Jarri zure erabiltzaile izena Adibide ordez. Behin hau eginda, Lotura automatikorik gabeko sinadura (taulatxoaren azpikaldean) aktibatu eta hobespenak gorde.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak