Edukira joan

Eztabaida:Gishen lauhazka

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Galopa vs lauhazka[aldatu iturburu kodea]

Kaixo @Gorkaazk. Izenburua eta terminoa aldatu duzu, "galopa"tik "lauhazka"ra. Berez "gallop" hiru moduetan esan daiteke, Elhuyar hiztegiaren arabera, eta ez dut uste dagoenik honen euskarazko tradiziorik. Lauhazka pentsatu dut ez dela egokiena, definitu nahi duguna delako azkar joatea ez lau hanken gainean. Beste irizpiderik aldaketarako? Theklan (eztabaida) 14:52, 11 uztaila 2023 (CEST)[Erantzun]

Egia esateko hasieran pentsatu dut galopa hori ez zegoela oraindik hiztegietan, arrotz egiten zitzaidan... Orain, ondo begiratu dut, eta hiztegietan egon badago. Euskaltzaindiaren 2000ko hiztegian ez zegoen, orain, badago ordea. Euskalterm-en ere bai... Ikusi dut lehen aldiz, euskaraz, 'galopa' Larramendiren hiztegian dokumentatu zela... Elhuyarrekoek ere jaso dute ES > EU bilatuz gero, baina ez dute jasotzen EN > EU bilatuz gero, eta azken hau izan da nik egin dudan bilaketa, (eta EN > EU bilaketa horrek nire aurreiritziak ase ditu ;-)
'Azkar joate' hori, euskaraz, erdaraz bezala, zentzu figuratiboan ulertuko da, edozein sinonimo hartuta ere: galopa, lauhazka, laugain, asapala, labroka... Niri iruditu zait gaur egungo euskara estandarrean 'lauhazka' dela sinonimo horietan guztietan erabiliena, eta ikerketa labur bat eginda nire aurreiritzia, oraingoan, badirudi ez dagoela erratuegi. Ikus: https://www.ehu.eus/etc/?bila=galopa eta https://www.ehu.eus/etc/?bila=lauhazka
Dena den, nigatik atzera bota ahal duzu, lasai asko, artikuluaren izenburuan nik egindako mugimendu hori. GorkaAzk (eztabaida) 16:23, 11 uztaila 2023 (CEST)[Erantzun]