Eztabaida:Hauteskunde-kolegio

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Hautesle-talde edo Hauteskunde-kolegio[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Zalantza dut honekin. An13sa, Hautesle-taldera aldatu duzu, baina Euskalterm-en Hauteskunde-kolegio hobesten da. Bat edo beste berdin zait, baina seguru esanahia bera dela, ezta? Eskerrik asko! -Xabier Cañas (eztabaida) 18:30, 30 ekaina 2015 (UTC)

Euskalterm ez dut begiratu...Elhuyarren hautesle-talde edo hautesleria azaltzen dira. Ez dakit zein aukeratu, agian zuk dakizu hobeto :( --An13sa 19:22, 30 ekaina 2015 (UTC)
Elhuyar hiztegiaren euskara-gaztelania atalean begiratuta, hautesle-talde eta hautesleria terminoek esanahi zabalagoa dute («hautesle guztien multzoa»). Beraz, egokia den bakarra Euskaltermeko aukera da, hauteskunde(-)kolegio (marratxoa aukerakoa da), artikulu honetan (eta erdal wikipedietakoetan) ematen zaion esanahi zehatza baitu: «Herrialde batzuetan, zeharkako sufragio bidez ordezkari politiko jakin bat hautatzeko ardura duen hautesleen kidegoa». --Xabier Armendaritz 2015-06-30, 21:26 (UTC)
Berandu ikusi dut Frantses Wikipediako artikuluari jarraitzen ziola artikulu honek, frantses artikulua ez baitator bat ingelesezkoarekin eta gaztelaniazkoarekin. Uste dut, hala ere, Ingeles Wikipediakoa zehatzagoa dela, eta gainera bat dator Euskaltermeko definizioarekin. --Xabier Armendaritz 2015-06-30, 21:45 (UTC)