Eztabaida:Kaio

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektuaren lan eremuan dago. Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Euskarazko taxonomia ez dator bat beste hizkuntzetakoekin. 'Kaio' kontzeptua ingelesez 'great white-headed gull' kontzeptuarekin bat dator, frantsesezko 'goéland'ekin, baina ez gaztelaniazko 'gaviota'rekin.

Beraz, ez dago zertan taxonomia arrotzaren arabera antolatu behar euskarazko informazioa.

Antxeta eta kalatxorien aipamena egitea bidezkoa da, baina ahaidetasuna azlatzeko besterik ez. Ez dira sinonimoak, ez eponimoak.

Gabaiek ez dute zerikusirik kaioekin.

Kaixo! Zuk zeuk alda dezakezu hori. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:59, 12 martxoa 2013 (UTC)