Eztabaida:Koblakari

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Harluxetek eta Elhuyar Hiztegiak juglare dela diote; Zehazkik berriz, koblakari. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan koblakari baino ez da agertzen. Edonola ere, juglar inondik inora. Aldatzearen alde nago baina zer hautatu? --Marklar (eztabaida) 10:02, 1 iraila 2012 (UTC)

Koblakari ipini beharko. Agian, oin oharrean ipini daiteke hiztegi batzuetan juglare agertzen dela. --josugoni (erantzun hemen) 18:52, 1 iraila 2012 (UTC)
Koblakari hitzaren hautuak arazoak dakartza; Zuberoan bertsolari hitzaren sinonimoa da, Hiztegi Batuan agertzen bada ere Zuberoako erreferentzia ematen du, horregatik ez digu ezer argitzen. Juglare aukeratzeko arazo bakarra horixe da hain justu, Hiztegi Batuan ez agertzea. Bestela nazioartean (ikus beste hizkuntza guztietako hautuak) erabiltzen denarekin bat egiten du. Euskaltzaindiaren erreferentziak aurki daitezke, adibidez Lourdes Otaegiren lan hau. Sendo samarra dela uste dut. Beste aldetik, Joan Perez Lazarragak juglare erabili zuen, esaterako. Neuk juglare aukeratuko nuke. --Adrar (esan?) 18:51, 2 iraila 2012 (UTC)