Eztabaida:Kupo (argipena)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Nafarroako Foru Erkidegoko kupoa eta hitzarmena[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Xabier Armendaritz, esango nuke arrazoia duzula, baina aldea oso nabarmena da erabileraren aldetik eta gaur goizean bertan Patxi Zabaletak bereizketa egin du: "convenio navarro" eta "cupo vasco". Googlen begiratuta: "cupo vasco"k 62.000 sarrera; "cupo navarro"k 415. "Nafarroako kupoa"k: 2 sarrera; "EAEko kupoa"k: 53 sarrera. -Iñaki LL (eztabaida) 09:55, 15 otsaila 2018 (UTC)

Ez da harritzekoa Interneten EAEko kupoa gehiagotan aipatzea, NFEkoak baino askoz polemika handiagoa sortu izan duelako beti. Bestalde, erabakitzen badugu euskal hizkera entziklopedikoan NFEk ordaindu beharreko diru hori ez dela kupo, baizik eta hitzarmen (bitxia litzateke diru kopuru bati hitzarmen deitzea, baina tira, erabilera zainduan horrela zabalduta dagoela frogatzen bada...), orduan kontzeptu horrek ez luke sarrerarik argipen orri honetan, kupo izena dutenentzat baita soilik. --Xabier Armendaritz 2018-02-15, 10:03 (UTC)