Eztabaida:Lapuebla de Labarca

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Udalerriaren izen arautua[aldatu iturburu kodea]

Aupa. Euskaltzaindiaren arabera, udalerriaren euskal izen arautua Lapuebla de Labarca da. Begiratu hemen: EODA. Ni ez naiz bereziki "euskaltzaindiazalea" (azkenaldian kontu hauekin "tabarra" ematen banabil ere), baina, argitasunaren alde, aldatuko dugu? (Eta hausnarketa/kexa bat -nahiz eta behar duenak ez entzun: behingoz jakingo al dugu zeintzuk diren gure herrien izen arautuak?!) --Orereta (erantzunak) 22:35, 30 Urtarrila 2008 (UTC)

Egina --Orereta (erantzunak) 12:34, 15 Otsaila 2008 (UTC)
Udalerriko webgunean Lapuebla Labarka erabiltzen dute, euskaraz. Kabri, (erantzunak hemen) 15:27, 15 Otsaila 2008 (UTC)
Bai, egia da: euskarazko testuan Lapuebla Labarka eta Lapuebla de Labarka ageri da, baina webgunearen zati nagusian -ezkerreko zutebean eta- Lapuebla de Labarca. Nahasmen handia egon da izenarekin. Elkarrizketa batean, Assa ikastolako presidenteari entzun nion nola esaten zuen beraiek hasieratik Lapuebla Labarka erabiltzen zutela, neurri batean beraiek sortu zutela, baina orain dela gutxi Euskaltzaindiak Lapuebla de Labarca onetsi zuela eta orain hori erabiltzen zutela. Ni, hala ere, Euskaltzaindiaren Onomastika Datutegian oinarritu naiz (erreferentzian jarri bezala). Bertan, arau mailarekin, euskarazko izena zehazten da. Bestalde, udalerriaren izen ofiziala Lapuebla de Labarca dela esaten da bertan. --Orereta (erantzunak) 15:39, 15 Otsaila 2008 (UTC)