Lapuebla de Labarca
|
Lapuebla de Labarca |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Lapuebla de Labarca | |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Arabako Errioxako Kuadrilla |
|
| Alkatea | Daniel Espada Garrido (EAJ) | |
| Herritarra | lapueblar | |
| Koordenatuak | 42°29′37″N 2°34′24″W / 42.49361°N 2.57333°WKoordenatuak: 42°29′37″N 2°34′24″W / 42.49361°N 2.57333°W | |
| Eremua | 5,99 km2 | |
| Garaiera | 430 m | |
| Distantzia | 51 km Gasteiza | |
| Posta kodea | 01306 |
|
| Biztanleria | 854 bizt (2005) | |
| Dentsitatea | 142,57 bizt/km² | |
| Sorrera | 1631 | |
Lapuebla de Labarca[1] Arabako udalerria da. Arabako Errioxako Kuadrillan dago, lurralde historikoko hegoaldeko muga parean. Gasteiztik 51 bat kilometrora dago, Ebro ibaiaren ezker bazterrean. Herritik bertatik abiatzen da ibaia zeharkatzen duen zubia, 1939an eraikia, Araba eta Errioxa lotzen dituena.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Kantabria mendilerroaren hegoaldean kokatzen da, Ebro ibaiaren ezkerraldean. Era berean, Arabako udalerri hegoaldekoena da.
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Iparraldean: Guardia.
- Hegoaldean: Fuenmayor (Errioxako Autonomia Erkidegoa).
- Ekialdean: Guardia.
- Mendebaldean: Cenicero (Errioxako Autonomia Erkidegoa).
[aldatu] Historia
Ebro ibaia zeharkatzeko gune garrantzitsuan dago, 6 kilometrora iparraldera Guardia baitago, eta hegoaldera Fuenmayor eta San Vicente de la Sonsierra baitaude. Lapuebla de Labarca Guardiako udalerrian barne izan zen 1631ko ekainaren 11ra arte. Garai hartan lortu zuen hiribildu titulua, hiri-izendapena, alegia. Hortaz, Arabar Errioxako udalerririk gazteena dugu Lapuebla.
[aldatu] Ekonomia
Arabako Errioxako herri gehienen antzera, Lapuebla de Labarcako ekonomiaren zutarria ardoaren ekoizpena da.
[aldatu] Demografia
| 1369 | 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 5 | 770 | 810 | 811 | 800 | 865 | 886 | 899 | 829 | 774 | 763 | 814 | 852 | 860 |
[aldatu] Politika
[aldatu] 2011ko udal hauteskundeak
Lau alderdi aurkeztu ziren udalerrian, 2011ko udal hauteskundeetan: EAJ, PP, PSE-EE eta EA, hauek izan zirelarik emaitzak:
- Euzko Alderdi Jeltzalea: 254 boto (4 zinegotzi)
- Alderdi Popularra: 128 boto (2 zinegotzi)
- Bildu-Alternatiba-EA: 98 boto (zinegotzi 1)
- Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra: 57 boto (zinegotzirik ez)
9 boto nulu egon ziren eta parte-hartzea %82,1ekoa izan zen. Hauteskunde hauen ondorioz, Daniel Espada Garrido bihurtu da berriro bertako alkatea.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Hizkuntza
Gaur egun gaztelania da nagusi. Ezin dugu zehaztu bertako jatorrizko euskara desagertu zen garaia. Hala ere, Lapuebla de Labarcako euskararen desagerpena nonbait IX. eta XVI. mendeen artean kokatzen da.
Aipatzekoa da 1978. urtetik Assa ikastola dela herriko eskola bakarra. Bertan, eskualde osoko 300 bat ikaslek ikasten dute gaur egun, 2-18 urte bitartekoak. Halaber, Ttiki-Ttaka elkarteak herri honetan du biltokia, Arabar Errioxako euskaldun guztiei zabalik dagoena.
1994 eta 1999ko Araba Euskaraz festaren edizioak ospatu dira udalerrian, Non eta mugan eta Uztaz uzta lelopean, hurrenez hurren.
[aldatu] Jaiak
- Abuztuaren 24an San Bartolome herriko patroiaren omenezko jaiak ospatzen dira. Jaien ikurra Bartolo deituriko pertsonaia da, ardogile gisa jantziriko panpina, ardo-kupela eta ikurriñaren alboan ezartzen dena.
[aldatu] Lapueblar ezagunak
- Pedro Córdoba Samaniego (1871-?), musika-konpositore eta -zuzendaria[2].
- Salvador Velilla Córdoba (1945-), idazlea eta Arabako ondarearen ikerlaria.
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Lapuebla de Labarcako webgune ofiziala
- (Euskaraz) Lapuebla de Labarca euskadi.net webgunean
- (Euskaraz) Guardia-Arabar Errioxako Kuadrillako turismo-webgunea
- (Gaztelaniaz) Lapuebla de Labarca Auñamendi entziklopedian
- (Euskaraz) Lapueblako Assa Ikastolari buruzko artikulua hikhasi.com webgunean
|
|||||||||||