Eztabaida:Michel Morvan

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Nire ustez, orri hau kentzeko dago, sasi-zientzia baina ez da. 78.145.11.163 23:54, 20 martxoa 2012 (UTC)

Egia da Morvanen teoriak oinarri zientifikorik sendoenak dituzten teorien kontrakoak direla. Euskararen ikertzaileen komunitatean ez dute onarpen handirik haren teoriek. Hala ere, dagoen bezala, artikulua ez da ezabatzekoa, nik dakidala jarrita dagoena ez baita gezurra; izatekotan, informazioa erantsi beharko zaio. Adibidez, Morvanen teoriei buruz argitaratutako kritikak aipa daitezke, edozein hedabidetan (liburuak, aldizkariak, egunkariak, telebista saioak, irratsaioak...) halako kritikarik argitaratu baldin bada. Eta itzal handiko euskalariren batek Morvan sasizientzialaria dela adierazi balu, adierazpen hori aipatu eta sasizientzialaritzat sailkatu beharko litzateke Wikipedian.
Halako kritikaren baten berri baldin baduzu, zeuk egin dezakezu aldaketa hori artikuluan, betiere iturria aipatuta. Nola egin ez badakizu, aipa ezazu hemen iturria, eta wikilariren batek txertatuko du artikuluan. --Xabier Armendaritz 2012-03-21, 07:54