Eztabaida:Mikola Podvoiski

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Patronimikoan aldaketa txiki bat.[aldatu iturburu kodea]

Kaixo!!

Esan bezala buruan ukrainerazko izena zirilikoz, eta errusierazkoa latinikoz jarri ditut. Hala ere, "izen nagusian" (beltzez markatuta dagoenean), aldaketa txiki bat egin dut: "Ilitx"-etik "Illitx"-era pasatu dut, ukraineraz bi Lz idazten baita patronimiko hori ("Іллі́ч"). Izenerako "Mikola" adiera ukrainarra aintzatesten badugu, patronimikoarekin berdin egin behar dugu.

(Draza Mihailovitx)

-- Ados, oso ondo! Kontu horiek ez ditut kontrolatzen, beraz, egokien iruditzen zaizun moduan jarri. - -Jalkorta 14:05, 17 urtarrila 2018 (UTC)

"Ukrainako komunistak"[aldatu iturburu kodea]

Zer moduz "Ukrainako komunistak" (eta kasuan, "bielorrusiako komunistak") atala ere sortzea halako pertsonaiak sartzeko?

(Draza Mihailovitx)

Egina. Polemikoak ez diren honelako kategoriak, zuk zeuk sor ditzakezu hurrengoan, ez dago eztabaida orrian oharrik utzi beharrik. Bestalde, kategoria hori artikuluz hornitzeko, nahi baduzu Ingeles Wikipediako kategoria baliokidean begira dezakezu. Hor begiratuta, Euskal Wikipediako zein artikulu sartu behar liratekeen ikus daiteke; eta, artikulu horiek euskaraz falta baditugu, baduzu hor zer sortua, gogoa eta denbora izanez gero. Horretarako jakintzarik ez baitzaizu falta, bistan denez. Eutsi goiari. --Xabier Armendaritz 2018-01-17, 18:04 (UTC)