Eztabaida:Oroimen historiko

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Oroimen ala oroipen?[aldatu iturburu kodea]

Eztabaidagai hau bukatu eta itxi egin da, oroimen terminoa hobetsiz.

Ez al da egokiagoa oroipen historikoa terminoa? Oroimena oroitzeko fakultate edo ahalmenari egiten dio erreferentzia, baina kontzeptua ahalmenari buruz baino oroitzeko ekintzari buruzkoa da. - --Joxemai; (erantzunak) 07:48, 28 otsaila 2013 (UTC)

Uste dut "oroimen historiko" aski zabaldua dagoela jadanik [1]. Bestalde, nire ustez, Orotariko Euskal Hiztegiak dioenaren arabera, oroimena oroitzeko ekintza ere bada, eta gainera lehen adiera modura horixe agertzen da: "1. Recuerdo. v. oroitzapen"--Assar; (erantzun hemen) 08:01, 28 otsaila 2013 (UTC)
Gai labainkorra da, eta biak lirateke posible, neurri batean. Dena dela, Asierrek esandakoaz gainera, uste dut hemen izendatu nahi den kontzeptutik hurbilago dagoela oroimen; oroimen historikoan (bat eta bakarra) gordeta ditugun oroitzapen historikoak (ugari, singularrean ez) plazaratzea eta guztiok ezagutzea baita kontua, azken batean.
Bestalde, «"oroitzapen historikoa"» bilatuta, 1710 emaitza ematen digu Googlek oraintxe; eta «"oroimen historikoa"» bilatuta, 108.000 emaitza. Hau da, bi formak maila berean onargarritzat hartuko bagenitu (nik uste oroimen egokixeagoa dela), erabilerak argi eta garbi egiten du baten alde. --Xabier Armendaritz 2013-02-28, 09:08 (Eguzk.)
Ados emandako irizpide eta argudioekin. Beraz, oroimen uztea erabaki da aho batez. - --Joxemai; (erantzunak) 09:11, 28 otsaila 2013 (UTC)