Eztabaida:Polinesiar uharte periferikoak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Pfff, no comment. Ez dut honetaz eztabaidatzeko gogorik, ee? Egia esateko titulua aukeratzeko orduan ez nintzen konturatu "Ingeles-lorategi-ingeles" sindromeaz, beste barik. Kasu honetan, bestalde, ez dago adjektibo bakarra, bi baino eta kasu hauetan askoz ere normalagoa da gentilizioa edozein lekutan kokatzea. Edozein kasutan kontutxo bat zuzendu nahi dut: ez da "zuzenagoa" oraingo proposamena (guztiz zuzena da neuk idatzitakoa), hauxe da kontua: euskarazko wikipedian hala erabaki dugu, hori onartzen dut (hizkuntza beharrik gabe itotzen dugula begien bistan badago ere).

Administratzaile eta lankide orok zuzentzeko eta hobetzeko gauza potoloagoak daudelakoan, agur t'erdi periferiatik (edo akaso hobeto legoke "aldirietatik"? Ummm, agian "Aldiriko polinesiar uharteak" proposatu beharko nuke...Edo "Polinesiar aldiriko uharteak" akaso?).--Adrar; esan 13:24, 21 Iraila 2010 (UTC)

Polinesiar esklabeak ere izan zitekeen.--Unai (esan) 13:04, 21 Iraila 2010 (UTC)