Eztabaida:San Marko basilika

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo: Ez dut oso ondo ulertzen zergatik jarri diozun "San Marko" "k"rekin, baldin eta italieraz "San Marco" bada. Santuaren izena euskaratu nahi izanez gero, ez al luke "San Markos" izan beharko? Ondo izan.--Belkoainpe 09:47, 2 Otsaila 2009 (UTC)

Beste hizkuntzetako wikipedietara jotzen badugu, espainolez San Marcos, frantsesez Saint Marc eta ingelesez St. Mark dagoela ikusiko dugu eta beraz, normala da izena euskaratuta egotea, Erromakoa Done Petri deritzogun moduan eta ez San Pietro. Ea euskaraz Marko edo Markos behar lukeen, hori jada ez dakit.--Janfri; bai esan? 10:02, 2 Otsaila 2009 (UTC)
Euskaraz Marko da, eta ez Markos (Santutegiko izenak). Baina, agian erabakitzekoa, euskaratzea ala jatorrizkoan uztea da. Basilika nahiko ezaguna denez, hizkuntza gehienetan bertakotzen dute: San Marcos, Saint Mark, Saint Marc... --josugoni (erantzun hemen) 10:22, 2 Otsaila 2009 (UTC)
Orduan nik, dagoen moduan lagako nuke.--Janfri; bai esan? 10:31, 2 Otsaila 2009 (UTC)
Argi dago ni nengoela oker, Euskaltzaindiak santutegiko izenei buruz hartuta daukan erabakia ikusirik. Ni konbentzituta nengoen euskaraz "Markos" zela. Izan ere, Kapera Sixtinoari buruzko artikulua egiteko erabiltzen ari naizen Elizen arteko Biblian "Markos" izena jasotzen du (nahiz eta, oker ez banago, Euskaltzaindiaren erabaki hori baino askoz ere geroago argitaratuta dagoen). Egia esateko, puntu horretan Euskaltzaindiaren araua aintzat hartu ez dutela ikusteak harritu egiten nau, baina tira. "San Marko basilika", beraz. Oso ondo. Agur bero bat guztioi.--Belkoainpe 01:07, 3 Otsaila 2009 (UTC)