Eztabaida:Senegaldar borroka

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Senegaldar borroka ala borroka senegaldarra[aldatu iturburu kodea]

Kaixo.

Artikulu honetan "borroka senegaldarra" idatzi nuen baina orain ikusi dut "senegaldar borroka" agertzen dela.

"Borroka senegaldarra" ez da zuzena?

Berriaren estilo liburuan bila ibili naiz, eta bi ereduak agertzen dira. Adibidez, "urteberri txinatarra" eta "txinatarren Urteberri eguna". Albisteetan hauek ere aurkitu ditut: komunitate txinatarra, bitcoin txinatarra...

Euskaltzaindiak beste zerbait dio? Jakin nahiko nuke, hurrengoan ondo idazteko.

Ondo izan!

-Ibai1984 (eztabaida) 18:50, 25 otsaila 2021 (CET)ibai1984[Erantzun]

Ba ez dakit, @Ibai1984:, nik ez dut egin aldaketa hori... baina orain bi terminoek toki berera daramate. Nik iradoki nizuke beste aldaketa bat egitea, "Gaur egun" diozun tokian, jartzea 2020ko hamarkadan, edo "21. mendearen lehen laurdenean" idaztea ze Gaur egun auskalo noiz arte geratzen den idatzita entziklopedian. Eta eskerrik asko eta zorionak wikipediaten hasteagatik!-Luistxo (eztabaida) 19:35, 25 otsaila 2021 (CET)[Erantzun]
Aupa @Ibai1984: Euskarazko wikipedian guk geuk bozkatu eta onartutako politika bat da jentilizioa ezkerrean jartzea:

Arau orokor gisa, izenaren ezkerrean jarriko dugu jentilizioa: frantses haizea, ingeles jendea, nafar idazlea, Dominikar Errepublika, eta abar. (Wikipedia:Politikak/Jentilizioen_erabilera)

Jentilizioa ez den kasuetan ez dakit zerbait esan den, baina, hedaduraz eta logika berbera erabilita, Borroka senegaldarra eta senegaldar borroka artean azken hau lehenetsiko genuke. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 20:01, 25 otsaila 2021 (CET)[Erantzun]

Eskerrik asko bioi erantzuteagatik! Oraintxe aldatuko dut "gaur egun" hori. Eta "senegaldar borroka" ipiniko dut "Senegal" eta "Ondarroa" orrialdeetan egin ditudan loturetan. Ondo izan! -Ibai1984 (eztabaida) 20:29, 25 otsaila 2021 (CET)ibai1984[Erantzun]