Eztabaida:Simone de Beauvoir

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Emakumeak wikiproiektuaren lan eremuan dago. Emakumeak wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Beauvoir eta pederastia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Txasatonga. Nahiko akusazio larria egin duzu artikuluan, Beauvoirrek ez zuelako pederastia babestu, baizik eta 13 urterekin ardura penalak baldin bazeuden eta estatuak hurrengo eguneko pilula ematen bazuen, 15 urterekin harreman sexualak kontsentimenduarekin izateko aukera egon daitekeela. Ez zen, gainera, gutunaren sinatzaile bakarra, eta idazlea "pederasta ezaguna" dela esatea ere gehiegizkoa da, oraindik ez baita epaitu.

Ondoren, erlazio bat egiten duzu gutun horren eta beste gertakari batzuen artean. Uste dut jatorrizko ikerketa edo lotura dela egiten duzuna. -Theklan (eztabaida) 00:14, 10 urtarrila 2021 (CET)[Erantzun]

Kaixo Theklan. Uste dut gutunean argi geratzen dela beraien intentzioa. Adin gabeek biolentziarik ez zutela jaso esaten du baina hauen onarpena justifikatzen dute, denok dakigunean adingabeen onarpena ez dela nahikoa beraiekin sexu harremanak izateko. Matzneff da gutun horren sortzailea 2013an berak aitortu zuen bezala eta Matzneff pederasta bat izan zen ondoren azalduko dizudan bezela.
Matzneff ezin da epaitu, bere delituak preskribatuta daude. Epaiketa soziala izan da, froga asko daude hau esateko berak publikatutako egunerokoetan hala aitortzen duelako lotsagabeki eta honela erretiratu zaizkio hainbat diru laguntza gobernu aldetik.-Txasatonga (eztabaida) 00:53, 10 urtarrila 2021 (CET)[Erantzun]
@Txasatonga: Bai, sekuentzia jarraitu dut. Baina zure ondorioa da esatea nola A sinatu zuen eta gerora jakin dugun A idatzi zuen B pederasta zela (ez dut ukatzen, hala delako) orduan Beauvoir pederasta zen. Beno... jatorrizko ikerketa delakoan. -Theklan (eztabaida) 09:57, 17 urtarrila 2021 (CET)[Erantzun]
@Theklan: Aupa, inon ez dut esaten Beauvoir pederasta zenik. Bakarrik esan dut, jakina dela Simone irakaskuntzatik kaleratua izan zela adin txikiko ikasleekin harreman sexualak izateko ohitura zuelako. Eta nik uste dut nahiz eta jokaera hori legala izan (16 urtekoak ziren), nabarmentzekoa dela atal horretan, itzelezko lotura duelako sinatu zuen gutunarekin. Azken esaldia ,Bridgit Bardotekin lotua, kendu dut interpretazioetan oinarritzen baita, ez zen oso objektiboa.
Bestetik, orokorrean artikuloak oso idealizatuta erakusten du Simoneren figura (ez da neutrala), idazle konprometitua esaten da naziekin kolaborazionista izan zela kritikatu zaionean eta artikuloan ez da inon agertzen. Bestetik, maitasun kontingente horiek mespretsuzko harremananak zirela jakin den bezala eta ez maitasunezkoak, Bianca Lamblinek (maitasun kontingenteetako bat) azaltzen du bere liburuan:"disgraceful_afaire" edo hemen edo-Txasatonga (eztabaida) 11:07, 17 urtarrila 2021 (CET)-[Erantzun]