Eztabaida:Xake

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Piezen izendapenaren inguruan[aldatu iturburu kodea]

Eztabaida eta iritzi-truke dexente egon da euskal xakelarion artean, eta ohi bezala bakoitzak nahi duena egiten du piezak izendatzeko orduan. Bi bide nagusi daude:

  • Erregea, Dama, Gaztelua, Alfila, Zalduna eta Peoia edo Oinezkoa.
  • Erregea, Anderea, Dorrea, Gudaria, Zalduna eta Peoia edo Oinezkoa.

Artikuluan aipatzen dudan Jon Esturo eta Maximo Aierberen Xake liburua Soriako Espetxean idatzi zuten. ISBNrik ez dauka baina bere Lege Gordailua SS 225/85 da. Inork liburuaren kopia bat nahi badu Debako Kultur Elkartera eskatu dezake han dexente daude-eta gordeta