Xake

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Xake jokoa, irudiak bere hasierako kokalekuan.

Xakea bi jokalarientzako mahai-jokoa edo kirola da[1]. Jokalari batek besteari "Xake Mate" egin behar dio erregea inguratuz bere piezekin. Bi talde daude, zuriak eta beltzak. Taula 64 laukitan antolatuta dago —8 x 8 laukitxo—, kolore beltzak eta zuriak tartekatuta. Jokalari bakoitzak 8 peoi, 2 gaztelu edo dorre, 2 zaldun edo zaldi, 2 alfil, eta dama (edo erregina) eta errege bana dauzka.

Peoiak 2. ilaran kokatzen dira ezker eskuin; 1. ilaran honela kokatzen dira ezkerretik hasita: gaztelua edo dorrea, zalduna edo zaldia, alfila, (dama edo erregea), (erregea edo dama), alfila, zalduna eta gaztelua.

Dama beti bere kolorea duen laukitxoan kokatuta dago; horregatik, jokalariak pieza zuriak ala beltzak dituen arabera, piezen ordena desberdina da.

Xakea xiangqi (xake txinatarra) eta shogi (xake japoniarra) jokoen familia berekoak dira. Uste da horiek guztiak chaturanga izeneko joko batetik datozela, Indian praktikatzen zena, VI mendean. Xake jokalari deitzen zaio xakean jokatzen duenari, profesionala zein zalea izanik ere.

Xakearen jatorria erabat jakina ez bada ere, Euskal Herrira arabiarrek ekarri zuten.

Xakearen lehenengo erreferentzia modernoa Francesch Vicenten idazlan batean aurkitu dezakegu, Valentzian imprimatu eta publikaturiko "Libre dels jochs partits dels shacs en nombre de 100" izenekoa, XV mendearen amaiera aldean.

Piezak eta mugimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko xakelariek bi izendapen ezberdin erabiltzen dituzte xake-piezak izendatzeko:

  • Erregea, Dama, Gaztelua, Alfila, Zalduna eta Peoia edo Oinezkoa.
  • Erregea, Anderea, Dorrea, Gudaria, Zalduna eta Peoia edo Oinezkoa.

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan ez dago piezen izenik eta ondorioz ofizialki onartutako izendapenik ez dagoela esan daiteke, izan ere Euskal Xake Federakuntzak berak ere ez baitu izendapen ofizialik onartu.

Hala ere 1985ean Jon Esturo eta Maximo Aierbek argitaratutako Xake euskaraz idatzitako xakeari buruzko lehenengo liburuan goian aipatutako lehenengo izendapena erabiltzen da. Beranduago ChessBase enpresa alemaniarraren Xake zakurtzarrari bideojokoa euskaratu zenean ere, FIDEk onartzen duen notazio aljebraikoa itzultzeko garaian lehenengo izendapen hori erabili zen.

Hala ere, oso arrunta da bigarren izendapena darabilten jokalariak aurkitzea

Xakeko piezak
Chess kdt45.svg Erregea Chess klt45.svg
Chess qdt45.svg Dama Chess qlt45.svg
Chess rdt45.svg Gaztelua Chess rlt45.svg
Chess bdt45.svg Alfila Chess blt45.svg
Chess ndt45.svg Zalduna Chess nlt45.svg
Chess pdt45.svg Peoia Chess plt45.svg

Erregea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erregea da xake jokoko piezarik garrantzitsuena, berau defendatzea datzalako jokoa. Erregea nahi duen lekurantz mugi daiteke (ezker-eskuin, aurrera-atzera eta diagonalean), beti ere lauki bat eginez mugimendu bakoitzean.

Dama edo Anderea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erregina edo Dama da erregearen ostean piezarik garrantzitsuena, eta balio gehien daukana. Jokalari batzuek "Xake erreginari" edo Xake damari ere erabiltzen dute berau jateko arriskuan dagoenean.

Edozein mugimendu egin dezake ezker-eskuin, aurrera-atzera eta diagonalean nahi dituen koadro guztiak mugituz jokaldi bakoitzean.

Gaztelua edo Dorrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteluak ezker-eskuin eta aurrera-atzera bakarrik mugitu daitezke (ez-diagonalean) eta nahi haina lauki har ditzakete. Erregearekin batera enroke izeneko mugimendua egin dezake, non erregea dorrearen atzean babesten den mugimendu bakar batean.

Alfila edo Gudaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfilek gazteluek egin ezin dezaketena egin dezakete, hau da, diagonalean mugitu. Horren truke ezin dira ezker-eskuin ez aurrera-atzera mugitu. Egoera honek alfil bat beti lauki zurietan egotea eta beste bat beti beltzetan egotea dakar.

Zalduna edo Zaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaldunaren mugimenduaren definizioa hauxe da: zalduna beregandik hurbilen dagoen laukira mugi daiteke, baldin eta lauki hori ez badago zaldunaren diagonal, errenkada edo zutabe berean. Hala ere, errazago ulertzen da L forma duen mugimendua egiten duela esaten bada. Hau da, bi lauki alde batera eta bat horrekiko elkarzut. Edozein norabidetan egin dezakete mugimendu hau eta beste piezekin konparatuta alde bat du: pieza baten gainetik salto egin dezake.

Peoia edo Oinezkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peoiak banan banan mugitzen dira (lehenengo mugimenduan ezik, bina karratu egin ditzaketela). Euren zutabea uzteko modu bakarra beste pieza bat jatea da, diagonalean aurrerantz lauki bat mugituz egiten baitute.

Xake mate[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokoaren helburua xake mate egitea da. Xake mate egitean aurkariaren erregea ihes egin ezin duen egoeran jartzen da eta behin egoera horretara iritsiz gero, jokoa amaitu egiten da. Ezagutzen den xake materik laburrena honako hau da: (Zoroaren matea)

Ezagutzen den xake-materik laburrena

Jokoaren faseak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xakean hiru fase bereiztu ohi dira:

  1. Irekiera: lehen jokaldiak hartzen ditu barne; piezak hasierako laukietatik irteten dira.
  2. Joko ertaina: erdialdeko borroka bizia hartzen du barne; aurkariek peoi eta pieza asko dituzte oraindik.
  3. Amaiera: azken gudua hartzen du barne; peoi eta pieza gutxi gelditzen zaizkie aurkariei.

Fase bakoitzak estrategia eta trebetasun bereziak eskatzen dizkio jokalariari. Hori dela eta, gerta daiteke jokalari bat ondo moldatzea hasieran eta amaieran baina ez izatea oso iaioa joko ertainean. Hiru faseren arteko mugak ez dira zehatz-zehatzak.

Xake txapeldunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Munduko xake txapelketa»

Munduan hainbat lehiaketa burutzen dira xake txapelduna nor den erabakitzeko. Lehiaketa ofizialaz aurretik, egondako txapeldun ezberdinak zerrendatzen dira. 1993tik hona bi modalitate daude. Lehenengoa lehiaketa klasikoaren parekoa da. Bigarrena, FIDE lehiaketa, azkarragoa da eta horregatik, hainbat jokalariren ustez, ez da kalitate maila berekoa.

2006ko irailaren 21etik urriaren 13ra jokatu zen Errusiako Elista hirian, Munduko Txapelketen bateratze txapelketa deitu zena. Veselin Topalov eta Vladimir Krammik jokalarien arteko arazo eta salaketen ostean, Vladimir Krammik errusiarra izan zen garaile azken desberdinketa partidan.

2007an Mexikon jokatuko da berriz ere Munduko Txapelketa, aurrerako Argentinako San Luis hirian jokatu zen sistema bera erabilita. Aurretik, eta berriz ere Elistan, Txapelketa horretara sailkatzeko hautagaien txapelketak deritzonak jokatuko dira. Bertako 4 garaileek, aurretik sailkatuta dauden beste 4en aurka jokatuko dute Mexikon.


Hau da Munduko Txapelketetako txapeldunen zerrenda:

Izena Urtea Herrialdea Adina gutxi gorabehera
Francí de Castellví
Narcís Vinyoles
Bernat Fenollar
eta Francesc Vicent
~1475 Estandarte de la Corona de Aragon.png Aragoiko Koroa

~37
25
Luis Ramirez de Lucena ~1490 Estandarte de la Corona de Castilla.png Gaztelako Koroa ~25
Pedro Damiano ~1520 Flag Portugal (1495).svg Portugal ~40
Ruy López de Segura 1559–1575 Estandarte de la Corona de Castilla.png Gaztelako Koroa 19–35
El Morro ~1560–1575 Flag Portugal (1495).svg Portugal
Leonardo da Cutri 1575 Flag of the Kingdom of Naples.svg Napoliko Erresuma 33
Paolo Boi 1575 Bandiera del Regno di Sicilia 4.svg Siziliako Erresuma 47
Giulio Polerio ~1580 Flag of the Kingdom of Naples.svg Napoliko Erresuma ~32
Alessandro Salvio ~1600 Flag of the Kingdom of Naples.svg Napoliko Erresuma ~30
Gioachino Greco ~1620–1634 Flag of the Kingdom of Naples.svg Napoliko Erresuma ~20–34
Pietro Carrera ~1640 Bandiera del Regno di Sicilia 4.svg Siziliako Erresuma ~67
Alexander Cunningham of Block ~1700 Eskozia Eskoziako Erresuma ~45
Legall de Kermeur ~1730–1745 Royal Standard of King Louis XIV.svg Frantziako Erresuma ~28–43
François-André Danican Philidor 1745–1795 Royal Standard of King Louis XIV.svg Frantziako Erresuma 19–69
Johann Baptist Allgaier ~1795–~1815 Flag of the Habsburg Monarchy.svg Austriar Inperioa ~32–~52
Verdoni ~1795–~1804 ItaliaItalia FrantziaFrantzia
Jacob Henry Sarrat ~1805–~1815  Erresuma Batua ~33–~43
Alexandre Deschapelles 1815–1821 FrantziaFrantzia 35–41
Louis-Charles Mahé de La Bourdonnais 1821–1840 FrantziaFrantzia 26–45
Alexander McDonnell 1834 Coat of arms of Ireland.svg Irlanda 36
Pierre Charles Fournier de Saint-Amant 1840–1843 FrantziaFrantzia 40–43
Howard Staunton 1843–1851  Erresuma Batua 33–41
Adolf Anderssen 1851–1858 Flag of Prussia 1892-1918.svg Prusiako Erresuma 33–40
Paul Morphy 1858–1862 Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak 21–25
Adolf Anderssen 1862–1866 Flag of Prussia 1892-1918.svg Prusiako Erresuma 44–48
Wilhelm Steinitz 1866–1878 Flag of Austria-Hungary (1869-1918).svg Austria-Hungariako Inperioa, Bohemia 30–42
Johannes Zukertort 1878–1886 PoloniaPolonia Flag of the German Empire.svg Alemaniar Inperioa 36–44

Munduko xake jokalari onenak 1886–1993 artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

# Izena Urtea Herrialdea Adina
1 Wilhelm Steinitz 1886–1894 Flag of Austria-Hungary (1869-1918).svg Austria-Hungariako Inperioa, Bohemia
Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
50–58
2 Emanuel Lasker 1894–1921 Flag of the German Empire.svg Alemaniar Inperioa 26–52
3 José Raúl Capablanca 1921–1927 KubaKuba 33–39
4 Alexander Alekhine 1927–1935
1937–1946
FrantziaFrantzia
ErrusiaErrusia
35–43
45–54
5 Max Euwe 1935–1937 HerbehereakHerbehereak 34–36
6 Mikhail Botvinnik 1948–1957
1958–1960
1961–1963
Flag of the Soviet Union.svg Sobietar Batasuna (Errusia) 37–46
47–49
50–52
7 Vasili Smyslov 1957–1958 Flag of the Soviet Union.svg Sobietar Batasuna (Errusia) 36
8 Mikhail Tal 1960–1961 Flag of the Soviet Union.svg Sobietar Batasuna (Letonia) 24
9 Tigran Petrosian 1963–1969 Flag of the Soviet Union.svg Sobietar Batasuna (Armenia) 34–40
10 Boris Spasski 1969–1972 Flag of the Soviet Union.svg Sobietar Batasuna (Errusia) 32–35
11 Bobby Fischer 1972–1975 Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak 29–32
12 Anatoli Karpov 1975–1985 Flag of the Soviet Union.svg Sobietar Batasuna (Errusia) 24–34
13 Gari Kasparov 1985–1993 Flag of the Soviet Union.svg Sobietar Batasuna (Errusia) 22–30

FIDEko munduko txapeldunak 1993–2006 artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

# Izena Urtea Herrialdea Adina
13 Anatoli Karpov 1993–1999 ErrusiaErrusia 42–48
14 Alexander Khalifman 1999–2000 ErrusiaErrusia 33
15 Viswanathan Anand 2000–2002 IndiaIndia 31–33
16 Ruslan Ponomariov 2002–2004 UkrainaUkraina 19–21
17 Rustam Kasimdzhanov 2004–2005 UzbekistanUzbekistan 25
18 Veselin Topalov 2005–2006 BulgariaBulgaria 30

Munduko txapeldun klasikoak 1993–2006 artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

# Izena Urtea Herrialdea Adina
13 Gari Kasparov 1993–2000 ErrusiaErrusia 30–37
14 Vladimir Kramnik 2000–2006 ErrusiaErrusia 25–31

Eztabaidatuak ez dauden munduko txapeldunak 2006-gaur egun artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

# Izena Urtea Herrialdea Adina
14 Vladimir Kramnik 2006–2007 ErrusiaErrusia 31
15 Viswanathan Anand 2007–gaur egun arte IndiaIndia 38

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Espainiako Xake Federazioa, esaterako, Espainiako Kirol Federazioen artean dago ofizialki

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xake Aldatu lotura Wikidatan
  • (Ingelesez) FIDE Nazioarteko Xake Federakuntza
  • (Euskaraz) (Gaztelaniaz) Euskal Xake Federakuntza
  • (Euskaraz) (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) Xake hiztegi lau eleduna.
  • (Ingelesez) FICGS Doako posta-trukezko zerbitzaria.
  • (Ingelesez) FICS Dohako zerbitzaria.
  • (Alemanez) (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Suedieraz) ICC Ordaindu beharreko internet kluba.