Eztabaida:Ziklomorphosia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Sustapen zantzuak[aldatu iturburu kodea]

Nagore Vega lankideak egindako azken ekarpenek sustapenezkoak direla esango nuke. Artistaren azken diska Sorginetxe kooperatibak ekoiztu du eta lankideak horrekin lotura duela dirudi. Zer egin? - --Joxemai; (erantzunak) 13:12, 12 azaroa 2015 (UTC)

Uste dut artikuluaren tonuan dagoela gakoa. Badirudi gehiago kazetaritzaren eta publizitatearen arteko zerbait dela, estilo entziklopediko batean egindako lana baino. Sorkun artikulua behinik behin aldizkari musikal batetik atera dirudi. Uste dut artikuluak baduela tokia baina datu hutsetan mugatzen bada. Irudi horrek (diskarena, promoziokoa...) ez al du egile eskubiderik? -Xabier Cañas (eztabaida) 17:09, 12 azaroa 2015 (UTC)
Kaixo, hitz egin dut Nagore Vegarekin, ezagutzen baitut, eta artikulua nola hobetu proposatu beharko genioke. Azken finean inor ez da jaiotzen ikasia. Nire ustez artikuluak lekua du (beste hainbat diskak bezala) eta Sorkunen hitzak modu "periodistikoan" agertuko balira, ondo geratuko litzateke. Ingelerazko Wikipedian diska eta filme askoren inguruko artikuluetan ere egilearen hitzak agertzen dira. Bestetik, suposatzen dut baimena izango duela diskaren azala igotzeko. -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:39, 12 azaroa 2015 (UTC)

Kaixo denei! Hasteko mila esker Theklan, horixe izan baita arazo nagusia: hasiberria naizela Wikipedia erabiltzen eta uste baino konplikatuagoa dela! Dena den, moldatu dut artikulua eta gehitu dut informazio gehiago pixkanaka: abestiak, musikariak, letra egileak... Azala igotzeko baimena dut, noski. Sorkunen hitzei dagokienez, ez dut uste handinahiarekin edota goraipamenez idatzitakoak direnik, azalpen bat besterik ez da, titulua nondik datorren. Mondosonoro aldizkarian argitaratutako elkarrizketa batetik hartutako aipua da, eta ikusi dudanez, beste hainbat artikulutan ere egiten dira halakoak. Bide batez, nola egin dezaket izenburuan bertan disko bat dela jartzeko? eskerrik asko!

Ez dago beharrik jartzeko diska bat dela, ez dagoelako bestelako artikulurik izen honekin. Nahi baduzu birzuzenketa bat egin dezakezu Ziklomorphosia (diskoa) artikulua sortuz eta #BIRZUZENDU [[Ziklomorphosia]] jarrita. Bestetik, Mondosonorotik hartuta baldin badago, hori ere jar dezakezu, erreferentzia bat gehituta. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:18, 12 azaroa 2015 (UTC)
Arrazoi duzu Theklan, laguntzeko gaude, eta ni neu ere ikasten ari naiz egunero. Barkatu Nagore apreziazio zorretzegia egin badut. Hala ere, uste dut (iritzi pertsonala), orain artikulua egokiagoa dela hasierako baino. Testu libre baten itxura gehiago zuen, periodistikoa, erreferentzia gabea eta pertsonaiaren subjetibotasunari toki asko egiten ziona. Beno, normala da ere ados ez egotea. Animo Nagore eta ea maiz topatzen dugun elkar txoko honetan! -Xabier Cañas (eztabaida) 13:50, 13 azaroa 2015 (UTC)