FC BATE Borisov

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
FC BATE Borisov
Sorrera 1973
Futbol zelaia Haradski Stadium
(Edukiera: 5.402)
Presidentea Bielorrusia Anatoli Kapski
Entrenatzailea Bielorrusia Alyaksandr Yermakovich
Liga Bielorrusiako Liga
2014 Bielorrusiako Liga, 1.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

FC BATE Borisov (bielorrusieraz ФК БАТЭ Барысаў) Bielorrusiako futbol talde onena da palmaresari dagokionez, Borisov hirikoa. 10 aldiz irabazi du Bielorrusiako futbol liga, azkenengo zortzirak jarraian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1973an sortu zuten "Borisoveko autoentzako osagai elektronikoak" egiten dituen lantegiaren babespean, hortik bere BATE izena (Борисовский завод автотракторного электрооборудования, Borisovski zavod AvtoTraktornogo Elektrooborudovaniya).

1996an Bielorrusiako lehen mailara igo zen eta ordutik emaitza harrigarriak izan ditu. 1999an lortu zuen lehenengo liga, 2002an bigarrena eta 2006tik aurrera jokatu diren liga guztiak irabazi ditu, herrialdeko talde indartsuena bihurtu delarik.

Europan ere ondo ibili da eta Txapeldunen Ligako taldekako fasea jokatu duen talde bielorrusiare bakarra da. 2008-09, 2011-12 eta 2012-13an lortu du hori.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bielorrusian: 15[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (10): 1999, 2002, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013.
  • Kopa (2): 2006, 2010.
  • Bielorrusiako Superkopa (3): 2010, 2011, 2013.


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]