Bilboko Athletic Kluba

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Athletic Club de Bilbao
Ezizena(k) Lehoiak
Hiria Bilbo (Bizkaia)
Sorrera 1898
Futbol zelaia
Izena
Irekiera
Edukiera

San Mames
1913
40.000
Presidentea Fernando García Macua
Entrenatzailea Espainia Joaquín Caparrós
Liga La Liga
2007-08 La Liga, 11.
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kolore arruntak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Bigarren koloreak
www.athletic-club.net

Bilboko Athletic Kluba (gaztelaniaz Athletic Club de Bilbao; ofizialki Athletic Club) lehen mailan dabilen futboleko talde bilbotarra da. 1898. urtean sortu zen. Euskal Herriko futbol talderik zaharrena da, baita arrakastatsuena ere historian zehar. Betidanik egon da lehen mailan, Real Madrid eta FC Barcelonarekin batera, eta doblete (Liga eta Kopa denboraldi berean) gehien duen taldea da, bostekin.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

[aldatu] Bilbao FC, Athletic Club eta Bizkaia

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Bizcaya (futbol taldea)

Lamiako futbol zelaia, Athleticen lehendabiziko zelaien bat.

Futbola Bilbora jokalari talde bik eraman zuten, biek Erresuma Batuarekin lotura zutenak: altzairugintza eta itsas-merkataritzan aritutako langile britainiarrak eta Erresuma Batuko eskoletatik itzulitako euskal ikasleak. 1890eko hamarkadaren hasieran langileek Bilbao Football Club izeneko taldean sortu zuten. Tartean 1898an Zamacois Gimnasio inguruan zebiltzan ikasleek Athletic Club sortu zuten. 1901ean Bilboko Cafe Garcia eginiko biltzar batean estatutuak onartuak izan ziren.

1902an Bilboko klub biek elkartu eta Bizcaya izeneko taldea sortu zuten, lehendabiziko Espainiako Futbol Errege Kopan parte hartzeko. Garaipena lortu zuten finalean FC Barcelona mendean hartu eta gero. 1903an klub biek bat egin zuten eta Athletic Club de Bilbao izena jarri zioten klub berriari. Urte berean, Madrilen zeuden euskal ikasle talde batek Athletic Club de Madrid sortu zuen, gero Atlético Madrid izango zena. Klubaren jaiotze datak eztabaida piztu izan du futbol historialarien artean: klubak berak 1898. urtea dela esaten du, beste batzuek 1901. urtea aukeratzen dute eta gainontzekoek, berriz, 1903. urtearen alde egiten dute.

[aldatu] Errege Kopa

Klubaren lehendabiziko garaipenak sorberria zen Espainiako Futbol Errege Kopa lehiaketan izan ziren. 1902an Bizcayak lortutako garaipenaren ondoren, sorberria zen Athleticek berriro 1903an irabazi zuen. 1904an garaipena lortu zuten aurkaria zuten Club Español de Madrid partidara agertu ez zelako. 1907an Bizcaya izena berpiztu zuten Union Vizcaino taldearekin elkartea sortuz. Lehiaketa berriro 1911n, eta hirutan segidan, 1914 eta 1916 artean, irabazi zituen. Orduko izarra Pichichi golegilea zen, 1913ko abuztuaren 21ean San Mameseko irekieran lehendabiziko gola eta 1915eko finalean hat-trick lortu zituena. Bere omenez egungo Ligako golegile nagusiak Pichichi Saria lortzen du.

[aldatu] Liga hasiberria

1920ko hamarkadako euskal klub nagusiak Athletic Club, Real Unión, Getxoko Arenas eta Real Sociedad ziren. Laukote honek 1928an Espainiako Futbol Liga Txapelketa sortu zuten. 1930ean Deportivo Alaves igo ondoren, Lehen Mailako hamar klubetako bostak euskaldunak ziren. Orduan gaztelaniaz "Con cantera y afición, no hace falta importación" (euskaraz: "Harrobia eta zaleekin, inportazioa ez da beharrezkoa") esateari ekin zioten, Athleticek bere filosofiaren lema izango zuena.

[aldatu] Onddo-kapelua

1921ean Fred Pentland izeneko entrenatzaile berri bat etorri zen Racing Santander taldetik. 1923an Athleticek Errege Kopan garaipena lortu zuen, modu iraultzaile erabiliz gainera: pase laburra. 1927an Athletic utzi eta Athletic Madrid, Real Oviedo eta Espainiaren entrenatzailea izan zen. 1929an Bilbora itzuli eta Athleticek Liga/Errege Kopa dobletea egin zuen bitan, 1930 eta 1931an hain zuzen ere. Klubak lau aldiz segidan irabazi zuen Errege Kopa 1930 eta 1933 artean eta Liga 1932 eta 1933an. 1931an Athleticek bere garaipen luzeena lortu zuen, FC Barcelona 12-1 irabaziz.

[aldatu] Atlético Bilbao

Mosaikoa San Mamesen.

1941an kluba izenaz aldatu behar zuten, Francisco Francok agindutako dekretu baten arabera, gaztelaniazkoak ez ziren izenak galarazita zeuden eta horrela klubari Atlético Bilbao izena jarri zioten. Urte berean klubeko historiako golegile nagusiak bere debuta egin zuen: Telmo Zarraonaindia, hurrengo hamahiru denboraldietan 294 golak lortuko zituena. 1950/51 denboraldiko bere 38 golak oraindik Ligako errekorra badira. 1943an Athleticek Liga/Copa del Generalísimo doblete egin zuen berriro eta 1944 eta 1945ean Errege Kopa irabazi.

1950eko hamarkadaren hasieran Athletic Clubeko aurrelari lerroa ospetsua izan zen: Zarra, Panizo, Rafa Iriondo, Venancio eta Gainzak osatua. Aurrelari hauei esker klubak beste Copa del Generalísimo lortu zuen 1950ean. Ferdinand Daučík entrenatzaile berriaren heltzeak klubeko garaipenak handitu zuen: 1956an beste doblete bat eta 1955 eta 1958 Copa del Generalísimo bi lortuz. 1956an klubak Europako Kopan debuta egin zuen, historiako Manchester Uniteden talderik onenetariko batek menderatua izana.

[aldatu] 1960ko hamarkada

1930, 1940 eta 1950eko hamarkadetan lortutako garaipenak lortzeko, Athleticek atzerritar jokalariak lortzeko murrizteen laguntza izan zuen. Nahiz eta gehienetan taldeek hiru atzerritar baino gehiago ezin izan, Real Madrid edo FC Barcelona bezalako klubek iruzur egin zuten Alfredo Di Stéfano, Ferenc Puskás, José Santamaria edo Ladislao Kubala bezalako jokalariak nazionalizatuz. Athleticek, ostera, harrobi politikari ekin zion, malgutasun gutxi edo bat ere ez erakutsiz. Hori zela eta 1960ko hamarkadan, Real Madriden nagusitasuna azaldu zen, Atlético Bilbao taldeak 1969an Copa del Generalisimo bakarra irabaziz.

Hala ere, Athleticek aitona-amonen neurria ere erabili zuen, eta Bartzelonan jaiotako Armando Merodio fitxatu zuen. Alabaina, Txus Pereda, Miguel Jones edo José Eulogio Garate bezalako jokalariak fitxatzeari uko egin zion, jaiotzez euskaldunak ez baziren ere hirurak Euskal Herrian heziak eta Garateren gurasoak ere euskaldunak ziren. Hamarkada honetan Athletic Clubeko izar bat agertu zen: Jose Angel Iribar atezaina.

[aldatu] 1970eko hamarkada

1970eko hamarkadan Athleticek ez zuen arrakasta berreskuratu, hamar urtez Errege Kopa bakarra lortu baitzuen, 1973an hain zuzen ere. 1975eko abenduan, Real Sociedaden aurkako partida batean, Iribar eta Errealeko kapitaina zen Ignacio Kortabarriak ikurrina atera eta zelaiaren erdigunean kokatu zuten. Hauxe zen ikurrinaren lehendabiziko agerpen publikoa Francoren heriotzaren ondoren[1].

1977an Athletic UEFA Kopako finalera ailegatu zen, kanpoan lortutako golei ezker Juventusek menderatua izana. Hamarkada honetan ere Athletic Bilbao jatorrizko izena berreskuratu zuen.

[aldatu] 1980ko hamarkada

1981ean Athleticek Javier Clemente sinatu zuen entrenatzaile gisa. Honek laster osatu zuen historiako talderik onenetariko bat, Urkiaga, De Andres, Urtubi, Argote edo Zubizarreta bezalako harrobiko jokalari gazteak Dani edo Goikoetxea bezalako beteranoekin uztartuz. Bere lehendabiziko denboraldian, Clementek Ligako laugarren postua lortu zuen. 1983an klubak Liga bat eta 1984an beste Liga/Errege Kopa dobletea lortu zituen. 1985 eta 1986an Athleticek 3.a eta 4.a hurrenez hurren bukatu zuen txapelketa. Clementeren estilo oldarkor, defentsa eta eraginkortasuna bultzatu zituen.

Ordutik Athleticek ez du garaipen handirik izan. Jose Angel Iribar, Howard Kendall, Jupp Heynckes edo Javier Irureta bezalako entrenatzaileek ezin izan dute garaipenak lortu.

[aldatu] 1990eko hamarkada

Clemente ondorengo entrenatzaile arrakastatsuena Luis Fernández izan zen, 1996an sinatuta. 1998an Ligan bigarrena izan zen, Champions League parte hartzeko sailkatuz. Fernandezek harrobiaren ikuspegi zabalaren onurak izan zuen: Athleticen jokatzeko ez zen beharrezkoa Euskal Herrian jaioa izan baizik eta Euskal Herrian hezia izatea. Horrela Salamancan jaiotako Patxi Ferreira edo Brasilen jaiotako Biurrun debutatu zuten. Roberto López Ufarte edo Benjamín, ostera, guraso euskaldunak izanda ere, ez ziren aukeratuak.

Klubak beste harrobian hezitako jokalariak, euskal harrobikoak ez baziren ere, fitxatu zituen. Horrela Bixente Lizarazu (klubeko lehendabiziko iparraldeko jokalaria) Ismael Urzaiz edo José Mari fitxatu zituen. Politika berri honek 1995ean eztabaida sortu zuen Athleticek Real Sociedadetik Joseba Etxeberria fitxatu zuenean. Jokalari hauek, Rafael Alkorta, Julen Guerrero edo Patxi Ferreira bezalako Athleticen harrobiko jokalariekin batera 1998ko arrakasta lortu zuten.

[aldatu] 2000ko hamarkada

Athletic Celta Vigoren aurka, 2005ean.

XXI. mende hasierako lehendabiziko urteak, Athletic historiaren txarrenetariko batzuk izan dira Errege Kopa emaitza txarrak izan ez ezik Ligako lehendabiziko postuetatik at geratu ere izan du. Lehen Mailan mantentzea lortu badu ere, Athletic bere historiako kirol-krisialdi nagusienetariko batean sartuta dago, beti sailkapeneko azken postuetatik irten ezinda. Adibidez, 2006/07 denboraldian bere historiako sailkapen posturik txarrena lortu zuen, 17.a izanda.

Hala ere, klubak baditu berri pozgarriak ere: alde batetik, 2002an sinatutako itun bati esker, emakumezkoen taldea sortu zuen, lau liga irabazi dituena; bestetik, harrobiak jokalari inportateak ere sortu ditu, tartean Yeste, Amorebieta, Iraola edo Llorente.

[aldatu] Palmaresa

[aldatu] Jokalariak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Athletic Clubeko futbolarien zerrenda

[aldatu] Pichichi Saria

Izena Denboraldia Golak
Carlos 1974-1975 19
Uriarte 1967-1968 22
Zarra 1952-1953 24
Zarra 1950-1951 38
Zarra 1949-1950 25
Zarra 1946-1947 34
Zarra 1945-1946 24
Zarra 1944-1945 19
Unamuno 1939-1940 26
Gorostiza 1931-1932 12
Bata 1930-1931 27
Gorostiza 1929-1930 19

[aldatu] Zamora Saria

Izena Denboraldia Golak
Iribar 1969-1970 20
Lezama 1946-1947 29
Etxebarria 1940-1941 21
Blasco 1935-1936 30
Blasco 1933-1934 21
Blasco 1929-1930 20

[aldatu] Espainiako Futbol Liga Txapelketan gol gehien lortutako jokalariak

# Izena Guztira Golak Ligan Golak Kopan Golak UEFAn Golak Champions Leaguen
1 Zarra 334 253[2] 81
2 Dani 199 147 37 11 0
3 Arieta 170 136 30 2 2
4 Panizo 163 126 37
5 Gainza 149 119 29 1
6 Gorostiza 148 111 37
7 Bata 141 105 36
8 Artetxe 133 105 23 0 5
9 Urzaiz 129 116 12 0 1
10 Uriarte 121 90 22 8 0
11 Sarabia 118 83 28 3 0
12 Guerrero 116 101 11 2 2
13 Iriondo 115 84 31
14 Carlos 115 81 29 5 0
15 Iraragorri 112 88 24
16 Etxeberria 102 87 11 2 2
17 Unamuno 98 78 20
18 Ziganda 91 77 10 4 0
19 Venancio 89 68 21
20 Markaida 83 70 11 2

[aldatu] Espainiako Futbol Liga Txapelketan partida gehien jokatutako jokalariak

# Izena Guztira Ligan Kopan UEFAn Champions Leaguen
1 Iribar 614 466 93 49 0
2 Rojo 541 414 87 34 0
3 Gainza 487 382 99 6
4 Orue 480 391 73 10 6
5 Etxeberria 476 421 36 11 8
6 Larrazabal 445 390 37 10 8
7 Canito 435 354 75 6
8 Guerrero 430 372 41 7 8
9 Argote 427 332 68 13 5
10 Urzaiz 419 367 34 11 7

[aldatu] Jokalari ezagunenak

   

[aldatu] 2007/2008 denboraldiko taldea

Zenbakia Izena Jaiotze data Nazionalitatea
Atezainak
1 Gorka Iraizoz 1981-03-06 Euskal HerriaEuskal Herria
13 Armando Ribeiro 1971-01-16 Euskal HerriaEuskal Herria
Atzelariak
4 Ustaritz Aldekoaotalora 1983-02-16 Euskal HerriaEuskal Herria
5 Fernando Amorebieta 1985-03-29 Euskal HerriaEuskal Herria
6 Joseba Del Olmo 1981-06-20 Euskal HerriaEuskal Herria
3 Koikili Lertxundi 1980-12-23 Euskal HerriaEuskal Herria
15 Andoni Iraola 1982-06-22 Euskal HerriaEuskal Herria
19 Ander Murillo 1983-07-26 Euskal HerriaEuskal Herria
20 Aitor Ocio 1976-11-28 Euskal HerriaEuskal Herria
29 Xabier Etxeita 1987-10-31 Euskal HerriaEuskal Herria
42 Mikel Balenziaga 1988-02-29 Euskal HerriaEuskal Herria
49 Xabier Etxebarria 1987-07-20 Euskal HerriaEuskal Herria
colspan="6" bgcolor="#EFEFEF"| Erdilariak
7 Roberto Martinez, Tiko 1976-09-15 Euskal HerriaEuskal Herria
8 Joseba Garmendia 1985-10-04 Euskal HerriaEuskal Herria
10 Francisco Javier Yeste 1979-12-06 Euskal HerriaEuskal Herria
11 Igor Gabilondo 1979-02-10 Euskal HerriaEuskal Herria
16 Pablo Orbaiz 1979-02-06 Euskal HerriaEuskal Herria
18 Carlos Gurpegi 1980-08-19 Euskal HerriaEuskal Herria
21 David Cuellar 1979-11-01 Euskal HerriaEuskal Herria
22 Iñaki Muñoz 1978-07-02 Euskal HerriaEuskal Herria
24 Javier Martínez 1988-09-02 Euskal HerriaEuskal Herria
25 David López 1982-09-10 Euskal HerriaEuskal Herria
27 Markel Susaeta 1987-12-14 Euskal HerriaEuskal Herria
Aurrelariak
9 Fernando Llorente 1985-02-26 Euskal HerriaEuskal Herria
17 Joseba Etxeberria 1977-09-05 Euskal HerriaEuskal Herria
23 Aritz Aduriz 1981-02-11 Euskal HerriaEuskal Herria
28 Ion Vélez 1985-02-17 Euskal HerriaEuskal Herria

[aldatu] Emaitzak

Denboraldiak Em. Jok. I B G AG KG Pt Kopa Europa Oharrak
1996/1997 1D 6 42 16 16 10 72 57 64 4. erronda
1997/1998 1D 2 38 17 14 7 52 42 65 final-laurdenak UEFA 2. erronda
1998/1999 1D 8 38 17 9 12 53 47 60 5. erronda Champions Multzoan
1999/2000 1D 11 38 12 14 12 47 57 50 2. erronda
2000/2001 1D 12 38 11 10 17 44 60 43 3. erronda
2001/2002 1D 8 38 14 11 13 54 66 53 finalaurrekoa
2002/2003 1D 7 38 15 10 13 63 61 55 2. erronda
2003/2004 1D 5 38 15 11 12 53 49 56
2004/2005 1D 9 38 14 9 15 59 54 51 finalaurrekoa UEFA final-hamaseirenak
2005/2006 1D 12 38 11 12 15 40 46 45 final-hamaseirenak
2006/2007 1D 17 38 10 10 18 44 62 40
2007/2008 1D 11 38 13 11 14 40 43 50 final-laurdenak
Athletic Clubeko sailkapen historikoa Ligan.
Athletic Clubeko sailkapen historikoa Europan.

[aldatu] Errekorrak eta estatistikak

  • Bazkideak: 34,373[3]
  • Aurrekontua: 53.100.000 € [4]
  • Denboraldiak Ligan: 77 (guztiak).
  • Ligako partida batean lortutako gol gehien (etxean): Athletic 12 - FC Barcelona 1 (1930-31).
  • Ligako partida batean lortutako gol gehien (kanpoan): Osasuna 1 - Athletic 8 (1958-59).
  • Kopako partida batean lortutako gol gehien: Athletic 12 - Celta 1 (1946-47)
  • Europako partida batean lortutako gol gehien: Standard Liège 1 - Athletic 7 (2004-05).
  • Emaitzarik onena Ligan: 1.a (8 aldiz)
  • Emaitzarik txarrena Ligan: 17.a (06-07).
  • Ligako emaitza historikoa: 3.a

[aldatu] Instalazioak

Sakontzeko
 Sakontzeko, irakurri: San Mames
San Mames futbol zelaia, 2007ko ekainean
(Athletic Club 2 - Levante UD 0)

Hasieran Bilboko Campa de los Ingleses eta beste hainbat lekuetan jokatu bazuen ere, egungo Athletic Clubeko futbol zelaia San Mames da. Zelaiak 40.000 ikusleentzako lekua du eta 103x68 m. neurriak. 1913ko abuztuaren 21ean zabaldu zuten Racing de Irun aurkako partida jokatuz. Izena San Mames kristau martiritik datorkio, horrela zuen izena bere jabea zen egoitza. San Mames martiriaren kondaira dela eta, Athleticeko jokalariek lehoiak dute ezizena.

Zelaiaren ezaugarri nagusia duen arkua da, Bilboko ia edoizein lekutik ikus daitekeena. Athleticeko zelaian 1982ko Munduko Futbol Txapelketako partidak jokatuak izan ziren.

Hona hemen egungo zelaiaren ezaugarriak:

[aldatu] Etorkizuneko estadioa

San Mames barria

San Mames futbol zelai zaharkitua aspaldi geratu zitzaion txiki Athletic Clubari. Hori dela eta, zelai berria egiteko proiektua abian dago. Hona hemen zelai berriaren ezaugarriak:

[aldatu] Entrenatzeko instalazioak

Athletic Clubek Lezamako instalazioetan entrenatzen du. Instalazioak 1971an eraikiak dira eta hantxe lehenengo taldeak ez, beste talde guztiek (emakumezkoena tartean) jokatzen dute.

[aldatu] Uniformea

  • Lehenengoa: Zamarra txurigorria, praka eta galtzerdi beltzak[6].
  • Bigarrena: Zamarra urdina, praka txuria eta galtzerdi urdinak.
  • Hirugarrena: Zamarra txuria lerro gorri eta berdez (ikurrina bezala), praka txuriak eta galtzerdi gorriak.

[aldatu] Historia eta bilakaera

Historiako bere lehendabiziko partidatan, Athletic Clubek edozein motako uniformea erabili zuen lagun arteko partidak jokatzeko normalean, zamarra eta praka txuriak eta galtzerdi beltzak.

1902-03 denboraldian, lehendabiziko Kopan parte hartzeko, uniforme berria behar zuen. Horrela Blackpool Rovers talde ingelesak erabili zuen uniformea aukeratu zuten, Athletic Clubeko ordezkariek Ingalaterran erositakoa. Uniformeak zamarra txuri-urdina eta praka eta galtzerdi urdinak zituen.

1910ean, Athleticeko ordezkariek, Blackpool Roversen uniformeak agortuak zirelako, Southamptonen uniformeak (zamarra txurigorria, praka eta galtzerdi beltzak) erosi zituen. Athletic Clubekoek Atlético de Madrideko jokalarie prestatu zieten uniformea, baina azkenek praka urdinak erabiltzea erabaki zuten.[7]

1950ean Athleticek galtzerdi txuri-gorriak erabiltzea erabaki zuten. 1970eko hamarkadan berriro galtzerdi beltzak erabiltzera pasa zuten.

1980ko hamarkadan, Athleticek 10 urteko kontratua sinatu zuen Adidas enpresarekin. 1990eko hamarkadan Kappa enpresarekin sinatu zuen, 1998-1999 denboraldia arte. 1999-2000 denboraldian berriro 2 urteko kontratua sinatu zuen Adidas enpresarekin. 2001ean Athleticek bere marka propioa sortu zuen: 100% Athletic.

2008ean Athleticek lehendabizikoz zamarran enpresa pribatu baten publizitatean izateko kontratua sinatu zuen, Petronor enpresarekin. Publizitatearen truke, hiru denboraldirako 6 milioi euro lortu zituen. Lehenago, publizitate instituzionala erabilia zuen: lehenengo taldeak Europan "Euskadi" eta beste taldeek (tartean, emakumezkoena) "Bizkaia".

[aldatu] Entrenatzaile ezagunenak

Sakontzeko
 Sakontzeko, irakurri: Athletic Clubeko entrenatzaileen zerrenda

[aldatu] Presidenteak

Sakontzeko
 Sakontzeko, irakurri: Athletic Clubeko presidenteen zerrenda

[aldatu] Harrobia

Sakontzeko
 Sakontzeko, irakurri: Bilbao Athletic eta Baskonia Kirol Kluba

Athletic Clubeko harrobia Euskal Herriko emankorrenetariko bat da, lehenengo taldean ez ezik Europako klub nagusietan ere jokatutako jokalariak sortu baititu. Harrobiaren egoitza nagusia 1971an Lezaman dauden instalazioetan kokatzen da. Hantxe 11 urte baino gehiago dituzten jokalari asko ari dira.

Hona hemen harrobiaren organigrama[8]:

  • Bilbao Athletic (Athletic B)
  • Baskonia Kirol Kluba (Athletic C)
  • Gazteak (Ohorezko Maila eta Gazteen Liga Nazionala)
  • Kadeteak (Euskal Liga eta Ohorezko Maila)
  • Haurrak (Gorena eta 1. maila)
  • Kimuak (lau talde).

Harrobiaren egungo koordinatzaile nagusia Luis Solar da.

[aldatu] Ereserkia

Athletic Clubeko lehenengo ereserki herrikoia Alirón abestia zen. Jatorrian 1913an Aquino eta Retanak moldatutako kuple bat zen. Teresita Zazá izeneko kupletistak Bilbora abestia ekarri eta Athleticzaleek errepika aldatu zuten: Alirón, alirón, el Athletic campeón abesteko. Abestiaren hitzak gaztelaniaz zeuden eta honela zioten:

   
Bilboko Athletic Kluba
En España entera triunfa la canción del "alirón"

y no hay chico deportista que no sepa esta canción.
Y las niñas orgullosas hoy le dan su corazón
a cualquiera de los once del Athletic campeón.

   
Bilboko Athletic Kluba

1950eko hamarkadan beste abesti bat zabaldu zen herria, Timoteo Urrengoetxeak moldatu eta Los Cinco Bilbaínos abestutakoa. Abestiaren errepikak honela zioen:

   
Bilboko Athletic Kluba
Athletic, Athletic Club de limpia tradición:

ninguno más que tú lleva mejor blasón.
Del fútbol eres ley; te llaman el león.
Y tu afición es reina del fútbol español.

   
Bilboko Athletic Kluba

1982 Carmelo Bernaola musikagile eta Athleticzalea klubak eskainia da ereserki berria egiteko. Bernaolak Alirón kuplearen errepika eta 1928an Feliciano Beobidek moldatutako Altza Gaztiak biribilketa erabiltzen zituen abesti berria moldatzeko.

Bernaolaren moldaketek txistu eta danbolin erabiltzen zituzten. Hitzak Juan Anton Zubikaraik egin zituen, Bernaolak berak proposatua. Honek gaztelania utzi eta bizkaieraz idazten zuen, Espainiaren aipamenak Euskal Herriarenen truke aldatuz. Titulua Beobidearen mantendu zuen: Altza gaztiak. Errepikak honela dio:

   
Bilboko Athletic Kluba
Zabaldu daigun guztiok irrintzi alaia:

Athletic, Athletic zu zara nagusia.

   
Bilboko Athletic Kluba

Ereserkia 1983an ABAOaren abesbatzak eta Bilboko Udal Bandak grabatu zuten. San Mameseko estadioan lehendabizikoz 1983ko martxoaren 30ean entzun zen, FC Barcelonaren aurkako Kopa partida hasi baino lehen.[9]

[aldatu] Peñak edo kirol-lagunarteak

Athleticzaleak San Mameserako bidean partida baten aurretik

Athleticen webgune ofizialaren arabera, 2006-09-23an Athleticek 373 peña edo kirol-lagunarte zituen munduan zehar, honela banatuak:

1973tik aurrera, urtero peñen kongresu bat burutzen dute.

[aldatu] Emakumezkoen taldea

Sakontzeko
 Sakontzeko, irakurri: Athletic Club (emakumezkoen taldea)
Emakumezkoen Taldea bere laugarren liga txapelketa ospatzen San Mamesen

Athletic Emakumezkoen Taldea 2002an sortu zen. Bere jatorria Leioa E. F. T. izan zen. Lehoiak 2001-2002 denboraldian Superligara igotzea lortu zuen. 2002-2003 denboraldian Athletic Superligako talde euskaldun bakarra izan zen, baina bere estreinaldia ohorezko mailan ezin hobea izan zen, txapeldun izatea lortu zuen eta. Apirilaren 27an lortu zuen txapelketa, Sevillako Hispalis gaindituz San Mames bete batean. “Lehoi emeek” hurrengo bi denboraldietan titulua ere lortu zuten, 2004-2005 denboraldian partida bat ere galdu barik. Denboraldi hartako titulua jokalariek Bilboko kaleetan zehar ospatu zuten, milaka eta milaka zaleen artean. 2005-2006 denboraldia hasi baino lehen, Iñigo Juaristik (hiru tituluetako entrenatzailea) eta zenbait jokalarik taldea utzi zuten, zuzendaritzarekiko desadostasunak zituzten eta. Ondorioz Athleticek ezin izan zuen aurreko denboraldietako arrakasta errepikatu. 2006-2007 denboraldian Juaristi itzuli zen taldera eta titulua berreskuratu zuten "Lehoi emeek".

Superliga irabazteak Europako Txapeldunen Liga jokatzeko aukera eman zion taldeari, bigarren faseraino heltzea arrakasta handiena izanez. Emakumezkoen Futbol Erreginaren Kopa ere jokatu du, baina lorpen aipagarri barik.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Bilboko Athletic Kluba


Tresna pertsonalak