Falklandetako Gerra

Wikipedia(e)tik
Falkland Uharteetako Gerra» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Falklandetako Gerra
Data 1982ko apirilaren 2a - 1882ko ekainaren 14a
Lekua Falklandak, Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwichak
Emaitza Britainiarren garaipen militarra
Gudulariak
ArgentinaArgentina  Erresuma Batua
Falkland UharteakFalklandak
Buruzagiak
Argentina Leopoldo Galtieri
Argentina Jorge Anaya
Argentina Juan Lombardo
Argentina Ernesto Crespo
Argentina Basilio Lami Dozo
Argentina Mario Menéndez
Erresuma Batua Margaret Thatcher
Erresuma Batua John Fieldhouse
Erresuma Batua John “Sandy” Woodward
Erresuma Batua Jeremy Moore
Erresuma Batua Julian Thompson
Erresuma Batua Michael Clapp
Galerak
649 hildako
1.068 zauritu
11.313 atxilotu
258 hildako
777 zauritu
115 atxilotu

Falklandetako Gerra edo Malvinetako Gerra, Hego Atlantikoko Gerra izenarekin ere ezaguna, Argentina eta Erresuma Batuaren arteko gatazka armatua izan zen, Hegoaldeko Georgiak, Hegoaldeko Sandwichak eta batez ere Falkland uharteetan jazo zena. Gerrak hiru hilabete iraun zuen, 1982ko apirilaren 2tik (Argentinak uharteak okupatu zituen) 1982ko ekainaren 14ra (argentinarrak errenditu egin ziren).

Gatazkaren iturburua uharteen gaineko subiranotasunean datza. 1833. urtean, Erresuma Batuak indarrez eskuratu zituen Argentinaren eskuetan zeuden hiru uharte multzoak. Ordutik, Argentinak ez du sekula aitortu uharteon gaineko kontrol britainiarra, eta eskubide osoko lurralde argentinartzat ditu, administratiboki Tierra del Fuego, Antartida eta Hego Atlantikoko Uharteak deritzon probintzian kokatzen dituelarik. Era berean, Argentinako konstituzioaren begietara, ofizialki britainiarrak diren Falkland uharteetako biztanleak argentinar herritarrak dira.

Gatazka 1982ko apirilaren 2an hasi zen, argentinar soldaduak uharteetan sartu zirenean. Aise berenganatu zituzten Falklandak, inor hil gabe. Britaniarren erantzunaren zain, asteak eman zituzten defentsak prestatzen. Diplomazia saioek huts egin zuten, eta Erresuma Batuak bere erantzun militarra abiatu zuen maiatzaren 27an, Corporate Operazioa, uharteak berreskuratzeko asmoz. Hildako ugari eragin zuten borrokaldi latzen ostean, argentinarrek errendizioa eskatu behar izan zuten ekainaren 14an, britainiarren nagusitasun militarrari aurre egin ezinik. Argentinarentzat berealdiko porrota izan zen, eta gertakari hark erregimen militarraren amaiera bizkartu zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Falklandetako Gerra Aldatu lotura Wikidatan