Ferrita
Wikipedia(e)tik
Ferrita burdinaren egitura molekularretako bat, 910 °C-tik behera (alfa ferrita)eta 1.394 °C-tik urtze-tenperaturaraino egonkorra dena (delta ferrita). Sare kubikoa du, gorputzean zentratua. Haustuta, konprimatuta eta sinterizatuta, material magnetikoa da, iman iraunkorra, eta erresistibitate handia du. Horregatik, maiztasun handiko transformadoreen nukleoak eraikitzeko erabiltzen dira, Foucaulten korronteek eragindako energia-galerak ia erabat ezabatzen dituztelako. Ferrita-mota batzuk kalkulagailu elektronikoen osagaiak egiteko erabiltzen dira.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.