Ferrita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ferritazko toroide bat, transformadore-nukleo moduan erabiltzeko

Ferrita burdinaren egitura molekularretako bat, 910 °C-tik behera (alfa ferrita)eta 1.394 °C-tik urtze-tenperaturaraino egonkorra dena (delta ferrita). Sare kubikoa du, gorputzean zentratua. Haustuta, konprimatuta eta sinterizatuta, material magnetikoa da, iman iraunkorra, eta erresistibitate elektriko handia du. Horregatik, maiztasun handiko transformadoreen nukleoak eraikitzeko erabiltzen dira, Foucaulten korronteek eragindako energia-galerak ia erabat ezabatzen dituztelako. Ferrita-mota batzuk kalkulagailu elektronikoen osagaiak egiteko erabiltzen dira.

Erreferentziak