Fish Tank

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:58, 23 urtarrila 2016

Fish Tank (euskaraz Arrainontzia) 2009ko Andrea Arnold ingeles zinema zuzendariaren drama filma bat da. Bertan, Katie Jarvis, Kierston Wareing eta Michael Fassbender aktoreek antzeztu zuten.

2009ko Canneseko Zinemaldian Epaimahaiaren Saria irabazi zuen, bai eta Erresuma Batuko Urteko Filma Onenaren BAFTA Saria ere.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Erresuma Batuan giroturiko istorio errealista bat da. Mia Willams (Katie Jarvis) izaera ezegonkor eta gizartetik marginatua edo isolatua bizi den 15 urteko neska bat da. Inork ulertzen ez duelakoan, Miak bere familia gorrotatzen du, nai eta bere adiskide nerabeak eta bere inguru guztia ere. Mia itxaropen gabetua eta bizitzarekin sumindua dago. Bere amaren irlandar jatorriko mutilagun berria den Connorrek (Michael Fassbender) bere abere gustukoena zein den galdetzean, neskak "tigre zuria" erantzuten du: "kaiolatua dagoen animalia, Miak egunero jasaten duen errepresioa eta frustrazioa ongien zehazten duen animalia baita". Istorioan zehar, Mia bere amaren mutilagunaz babestua eta ulertua sentitu eta harekiko erakarpena sentitzen hasiko da, Connor berak ere Miarekiko erakarpen berbera sentitzera iritsiko delarik. Halere, gertakizunak aurrera doazen einean, Miarentzat atsegingarria zirudiena, azkenean bere bizitzako beste desilusio edo desengainua bihurtuko da.

Aktoreak

Kanpo loturak