Flickr

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Flickr
URL helbidea www.flickr.com
Webgune mota Argazkiak elkarbanatzea
Hizkuntza(k): Ingelesa, Alemaniera, Gaztelaniera
Jabea Yahoo!
Egilea Ludicorp
Argitalpen data 2004ko otsaila

Flickr, plataforma desberdinetan, argazki eta on-line komunitatea elkarbanatzeko webgune bat da. Orokorrean Web 2.0-ko nabigazio adibide berri bat bezala kontsideratzen da. Flickr-ek aukera ematen du argazkiak munduko beste edozeinekin partekatzeko eta blogari askok erabiltzen dute argazki biltegi bezala. Flickr-ek ere, Web 2.0ko beste programa askok bezala, etiketak erabiltzen ditu argazkiak izendatzeko.

Tresna hau on-line komunitate handi batek erabilia da eta asteko argazkirik hoberenak ikusteko aukera ematen du.

Flickerek bilioi bat argazkiak ditu gaur egun (2007-ko Abuztua)


Eduki-taula

[aldatu] Erabilerak

Zerbitzu hau gehien bat blogariek erabilia da argazki biltegi bezala. Flickr sistemak etiketa (tags), data eta lizentzia Creative Commons bidezko bilaketak egitea ahalbidetzen du.

Beste erabilerak RSS kanalak etaAtom dira, eta baita API bat ere, garatzaile desberdinei norberaren zerbitzu eta aplikazioak sortzea ahalbidetzen die. Zerbitzua HTML eta HTTP-ren ezaugarrietan oinarritzen da, edozein plataforma eta nabigatzailetan erabilgarri izatea ahalbidetuz. Etiketatze interfazea eta testu edizioa erabiltzen ditu AJAX. Nabigatzaile gehienekin ere bai bateragarria da.

Webguneko osagai ez oinarrizko bat, “Organizr”, Macromedia Flash teknologian oinarritzen da, zeina oso erabilgarria den baina ez guztiz irekia. Argazkiak edo irudiak, emailez ere bidal ditzake. Flickr Macintosh erabiltzaileen artean oso ezaguna da.

[aldatu] Historia

Flickr Ludicorp-ek garatua izan zen, Vancouvereko enpresa bat, 2002an sortua. Ludicorp-ek Flickr 2004ko otsailean argitaratu zuen

Flickr-en lehengo bertsioak, txat baten oinarritzen ziren, argazkiak partekatzeko aukerekin, FlickrLive deitua.

Ondorengo bertsioak, erabiltzaileen argazkien eskegitze eta inplementazioan oinarritu ziren; ondorioz txat zerbitzua kendu zelarik. Flickr beste zazpi hizkuntzatan argitaratu zen.

[aldatu] Yahoo! Argazkiak

Yahoo-k 2007ko udan ondorengoan iragarri du: Yahoo zerbitzuko argazki denak ezabatuak izango direla. Horrela, erabiltzaileek beraien argazkiak Flick-era migratu ditzakete.

[aldatu] Yahoo bilatzailearekin integrazioa

2006ko abuztuaren 24tik aurrera, Yahoo-ko zenbait bilaketak Flickr-tik jasotzen dituzte irudiak, adibidez “Argazki barregarriak” edo “Oñatiko argazkixak

[aldatu] Kanpoko loturak


Informatika Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak