Creative Commons

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
"Eskubide batzuk erreserbatuak" irudia

Creative Commons legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko asmorik gabeko erakundea da.

Creative Commons 2001ean sortu zuen Lawrence Lessigek, Stanfordeko Unibertsitatean zuzenbide irakasle denak eta 2008. urteko martxora arte erakundeko presidentea zenak.

Erakunde honek garatzen dituen lizentziek izen bera hartzen dute. Bere sorreran ingelesez idatzi ziren eta Estatu Batuetan erabiltzeko sortu ziren.


Eduki-taula

[aldatu] Creative Commons International

Creative Commons International erakundeko proiektu garrantzitsuenetariko bat da. Honen bidez, lizentziak jurisdikzio ezberdinetara aplikatu eta beste hizkuntza batzuetara itzuli ahal izan dira.

Gaur egun, Creative Commonsen lizentziak 28 hizkuntzatara itzultzen ari dira eta 70 herrialdek baino gehiagok lizentzia hauekin kolaboratu nahi dute beraien bertsioa egiteko asmoz. 2005az geroztik, euskarazko bertsioa dute.

[aldatu] Lizentziak

Creative Commonsen lizentziak Free Software Foundationen GPL (General Public License) lizentzian oinarrituak daude, baina ez dira softwarearen lizentziamendu mota bat. Hauen helburua erabiltzaileari eredu legal bat eskaintzea da, edukien banaketa eta erabilera errazten diotelarik.

Lizentzia ezberdin ugari daude, bakoitzak egitura eta oinarri desberdinak ditularik: egileak bere lana kopiatzeko aukera emateko duen eskubidea, aldatzekoa, lan eratorriak egiteko eskubidea, publikoki eskaintzea eta baita hainbat murriztapen ere, lanarekin irabazi ekonomikorik ez lortzearena esaterako.

Creative Commonsek eskaintzen duen lizentzietako bat "Developing Nations" deiturikoa da. Lizentzia honen arabera egilearen eskubideak nazio garatuetan bakarrik kobratzen dira, eta garapen bidean dauden herrialdeei erabilera osoa eskaintzen zaie.

[aldatu] Atributuak

Creative Commonsen lizentzia desberdinak propietateen konbinazioan oinarritzen dira. Propietateak ondorengo hauek dira:

  • Aitortu (Attribution): Edukien iturriak aipatzera derrigortzen du.
  • EzKomertziala (NonCommercial): Edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du.
  • LanEratorririkGabe (NoDerivativeWorks edo NoDerivs): Edukiak elkarbanatzen uzten ditu baina inongo aldaketarik egin gabe.
  • PartekatuBerdin (ShareAlike): Edukien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzea derrigortzen du.

[aldatu] Creative Commons lizentziak erabiltzen dituzten proiektuak

[aldatu] Atari, blog, eransketa eta artxiboak

[aldatu] Argitalpen akademikoak

[aldatu] Prentsa

[aldatu] Kartografia

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak