Forja
Wikipedia(e)tik
Forja metalei forma jakin bat emateko eta presioz edo kolpeen bidez trinkotzeko sistema da. Metala gori dagoela ingude gainean mailuz kolpeak emanez forjatzen dira metalak, edo lurrun- edo ur-prentsaz zanpatuz. Forja-sistema asko daude, baina gaur egun bigarren sistema erabiltzen da, tona burdina asko aldi berean zanpatzeko aukera ematen baitu.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.