Francisco Javier Viscarret

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco Javier Viscarret
Bizitza
Jaiotza1929ko urriaren 19a
HerrialdeaBurlata
Jarduerak
Javier Viscarreten artelana

Francisco Javier Viscarret Aldasoro ( Burlata, 1929ko urriaren 19a - Burlata, 2020ko urriaren 22a) margolari nafartarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burlatako kale nagusian jaio zen 1929. urtean, botak egiten ohi ziren etxe batean eta honetan bere gurasoekin eta bere 3 anai-arrebekin bizi izan zen beranduago kokaleku berdinean beste etxe bat egin zutelarik. Bere aita Burlatan jaio zen eta bere ama Arbizun. Burlatako eskolan hasi zituen ikasketak eta Maristetan batxilergoa amaitu zuen, jada bere talentua irakasleek somatu zutelarik.

Gurasoekin oso erlazio estua izan zuen, baina gogorra, izan ere, bere aita familia dirudun batetik zetorren eta bere ama pobreagoa zen familia batetik, beraz oso pentsamolde desberdina zuten. Amaren kezkak semeek jasan behar izan zituzten, deskantso gabe, zurruntasunez lan eginez eta gainera artista izatea ez zuen inoiz onartu, garai hartan gizartearen ustez margolari izatea etorkizunik ez zuelako[1]. Amak euskera ez zien inoiz bere seme-alabei irakatsi, berak jasan zuen bazterketa haiek sufritzea nahi ez izan zuelako[2]. Semearen arrakastak eta bere karrera artistikoa ezin izan zituen ikusi gazte hil zelako.

Batxilergoa amaitzerakoan, bere gurasoek salerosketen munduan sartu zuten eta Baneston lan egin zuen 14 urtez, Bartzelonan, bere osabaren etxean gelditzen zelarik, bertatik Madrilera mugitu zen eta bertan esperientzia erlijiosoak izan zituen, Guadalupeko Erresidentzian, Jainkoari zerbitzatzen gelditu zelarik. Garralda Aitaren hitzek, Francisco Javier motibatu eta bere karrera artistikoan lagundu zion. Ondoren erretratuak egin zituen, erakusketak Espainia guztia zehar, baina baita enkarguak egitera beste herrialde batzuetan ere, adibidez: Amerikako Estatu Batuetara edo Puerto Ricora.

Gerra zibilaren ondoren, Frankismoan errazionamendua bizi zuen eta bere aita herri batetik bestera ibiltzen zenez, larruen salmentarako enpresa bat zuelako, etxera janaria ekartzea lortzen zuen batzuetan baina aitaren enpresak beherakada izan zuen. [3]

Bere azken egunak arte margotzen pasa zituen nahiz eta osasun konplikazioak eta familiarekin arazoak izan eta 2020ko urriaren 22an hil zen jaioterrian.[4]

Artearen munduan lehenengo pausoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo erakusketa Baneston egin zuen, Madrilen eta nahiko jendetsua eta arrakastatsua izan zen "El Hombre Triste"rekin, honela garrantzia lortu zuenez, Madrilera mugitu zuten. Bertan, hainbat esperientzia erlijioso bizi ondoren, karrera artistikoa aireratu zen, beti ere erlijioarekin loturik (nahiz eta bere obrak erlijiosoak ez izan)[5]. Lehenengo lan artistikoa Madrilgo zinema batean izan zen, Ava Gardner aktorearen pelikula batentzat. Salto handia izan zen hau artistarentzat eta honekin bankuan zuen lana uztea erabaki zuen.[6]

Madrilen erretratu batzuk egin zituen eta irabazitako diruarekin eta artista izateko ilusioarekin Iruñeara bueltatu zen, bertan bere karrerarekin jarraitzera. Andaluzian ere hainbat erretratu egin zituen eta edonon pertsonekin oso harreman ona zuen eta firma famatua lortu zuen, ez dirua zutelako baizik eta ondo margotzen zuelako eta egiten zuena gustatzen zitzaiola somatzen zitzaiolako. bere estudiotik, burlatatik erretratuak egiten jarraitu zuen jada kalitate eta kostu handiagoak ziren erretratuak batez ere, eta honela erretratugile moduan bizi ahal izan zen, beranduago, gizartearen aldaketarekin eta erretratuen eskariaren jeitsierarekin, landa paisaia marrazten hasi zen

Influentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen zegoelarik, hainbat erakusketa ikusteko aukera izan zuen, hauek mota desberdinetakoak zirelarik, ez zitzaion estilo bakarra gustatzen baizik eta aniztasuna eta estilo desberdinak, beraz esan daiteke aukera horretatik hainbat influentzia izan zuela artista desberdinengatik, baina gogokoenak batez ere Cezanne eta Velazquez izan zituen. Artistaren estiloa ez zen aldatu baizik eta garatu zen, estilo berdina margotzen aritu zen azkeneko momenturarte. [4]

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakusketa desberdinak egin izan ditu Espainia mailan batez ere. Lehenengoa Madrilen egin zuen, Baneston; Non lehenengo arrakasta izan zuen, margolari sari nazionala irabazi zuelarik 60. hamarkadan. Andaluzian, espezialki Jaenen, Granadan, Malagan eta Sevillan. Iruñean; Non Paulino Caballero saria irabazi zuen, Burlatan; Honetan egin zuen azkenetarikoa, bere artea burlatan gelditzea nahi izan zuelako eta burlatarrek bere obrak oroitzea oso garrantzitsua iruditu zitzaiolako, bertan jaio eta hezi baitzen. Bere olio pinturaz egindako obretako bat, (Arguiñano 2004) Nafarroako Parlamentuan dago kokatuta gaur egun. [7]Bartzelonan eta Mallorkan ere erakusketak eta erretratuak egiten ibili zen. [8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «12 La relación con sus padres | Auzalor. Memoria en común» auzalor.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  2. «48 Porqué su madre no les enseñó el vasco | Auzalor. Memoria en común» auzalor.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  3. «69 La posguerra | Auzalor. Memoria en común» auzalor.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  4. a b «64 Cuadros que ha pintado e influencias artísticas | Auzalor. Memoria en común» auzalor.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  5. «59 Estancia en Madrid y paso al apostolado seglar | Auzalor. Memoria en común» auzalor.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  6. «60 Sus inicios como artista y el empleo como decorador de cine | Auzalor. Memoria en común» auzalor.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  7. (Gaztelaniaz) .
  8. (Gaztelaniaz) Leiza, Josu Reparaz. (2020-10-24). «Javier Viscarret (1929-2020), la pintura como tabla de salvación» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Francisco Javier Viscarret Aldasoro | Auzalor. Memoria en común. (s. f.). https://auzalor.com/?q=categoria/128
  • Listado de obras de arte. (s. f.). Parlamento de Navarra. https://parlamentodenavarra.es/sites/default/files/archivos- varios/Listado_Obras_Arte.pdf