Froga (zuzenbidea)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zuzenbidean, froga auzipeko egitatea egia dela finkatzeko alderdien prozesuko jarduera da, epailea gogatzeko xedez eta, zenbait egileren arabera, egitateen egiazkotasuna ezartzeko ere bai. Frogak auzira legezko bide edo prozeduren bitartez ekarri behar dira. Epaileek zigorrak ezartzeko bide garrantzitsua da, legeak esanguratsu irizten dien epai baten oinarri diren egitateak finkatzeko.

Zigor-arloko eta arlo zibileko legedi gehienetan, aztarnak edo zantzuak aldatzea, faltsutzea edo ezabatzea edo gezurrezko aztarna bat zabaltzea helburu duten frogak aldatzea legeak zigortzen duen arau-hauste larria da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.