Gallifrey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gallifreyren interpretazio artistikoa. Planeta laranja da eta bi izarrak ikusten dira

Gallifrey Doctor Who zientzia fikziozko telesail britainiarreko fikziozko planeta da. Planeta hartan Denboraren Jaunak bizi dira, Doktorearen jatorrizko planeta da beraz[1].

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izar bitarreko sistema batean kokaturik dago, Lurretik 250 milioi argi-urtetara, Esne Bidea galaxiatik haratago. Telesaileko atal batzuetan bestelako zenbakiak esaten badira ere hasierako zenbakiak hartzen dira ofizialtzat. Koordenatu galaktikoak 10-0-11-0-0 * 0-2 galaxien zero erdigunetik[1].

Zulo beltz batetik oso gertu egon arren espazio ibilbide batetik gertu dago. Gallifreyko espazio-trafiko kontrola zeharkatu beharra dago izar-sistema hartara sartzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Historiak dio suntsitua izan zela "Denboraren Gerran", Denboraren Jaunek eta dalekek elkarren aurka borrokatu zuten hartan. 2005ean telesailaaren aro berria hasi zenean esaten da Doktoreak berak suntsitu zuela Gallifrey gerrari amaiera emateko, eta Denboraren Jaun guztiak eta dalek guztiak desagertu zirela orduan. Doktoreak TARDIS bat lapurtu eta alde egin zuenez bere espezieko azken alea da.

50. urteurrena ospatzeko egin zen "The Day of the Doctor" (2013) atalean ikusten da doktoreak ez zuela suntsipen handiko arma aktibatu. Doktorearen 13 bertsioak kaonbokatu eta Gallifrey salbatzea lortu zuten, baina planeta denboran eta espazioan izozturik dago eta burbuila unibertso paralelo batera mugitua izan zela[2].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpotik begiratuta planeta hori-laranja da, Lurra baino hainbat aldiz handiagoa[1]. Planeta fisikoki babesteko indar eremu kuantiko bat du eta transdukzio hesi batek telegarraioa oztopatzen du.

Planetako hiri handiena The Capitol ("kapitolioa") da. Dorre disdiratsu ugari ditu eta beirazko kupula batek babesten du[3]. The Capitolen inguruan zelai zabalak daude. Planetako bigarren hiri handiena Arcadia da. Hirietatik kanpora eremu hutsa dago, baina outsiderrak bizi dira han. Eremu hutsean Death Zone ("Heriotzaren gunea") izeneko toki bat dago. Bertan gladiadore antzeko borrokak egiten dira. Heriotzaren gunean Rassilonen hilobia ere aurkitzen da. Denboraren Jaunen gizartearen sortzailea izan zen Rassilon.

Gallifreyn Akademia bat ere badago, kokapen zehatza esaten ez bada ere. Akademia hartan haurrek Denboraren Jaun izaten ikasten dute. Han izan ziren Doktorea eta The Master esate baterako.

Zerua laranja kolorekoa ikuten da beti.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) «Gallifrey» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-07-28).
  2. (Ingelesez) Morgan, Mike. (2014-12-15). «11 Things Doctor Who Wants You To Forget» WhatCulture.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-28).
  3. (Ingelesez) «The Capitol» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-07-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]