Planeta
Planeta, izar baten inguruan itzulika dabilen gorputz gotor masa handikoa, berezko argirik ez eta fusio nuklearraz energiarik sortzen ez duena.
Oraintsuraino, bederatzi planeta baizik ziren ezagutzen, eta eguzki-sistemaren barruan horiek guztiak. Beste hirurogei-bat aurkitu izan dira 2001. urtetik hona gure eguzki-sistematik kanpo.
Hauexek dira gure eguzki-sistemako zortzi planetak, Eguzkitik hurbilen dagoenetik urrunen dagoenerainokoan:
Planeta telurikoak edo barneko planetak dira lehen laurak; hurrengo lauak planeta jobiarrak.
Hurren biribilak dira planeten orbitak, Merkuriorena izan ezik. Plano bertsuan daude eta eguzkiaren inguruan norako berean egiten dute itzulika.
Eguzki-sistemako planeta guztien izenak, Lurrarena izan ezik, Erromatarren jainko-izenetatik hartu izan ziren; jainko-izenez eta mitologia klasikotik izendatzen ohi dira, halaber, ilargi eta planeta txikiak ere.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]