Gallipoli

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gallipoliko penintsularen mapa

Koordenatuak: 40°22′2″N 26°27′18″E / 40.36722°N 26.45500°E / 40.36722; 26.45500 Gallipoli[1] (grezieraz Καλλίπολις, Kallípolis, turkieraz, Gelibolu), Turkiako penintsula txiki bat da. Turkiaren Europako zatiaren hegoaldean dago, eta Dardaneloetako itsasartearen iparraldeko kostaldea eratzen du. Bere iparraldeko zatia, Egeo itsasoak bustitzen du.

Penintsulako hiririk handiena, penintsulari berari izena ematen dion Gallipoli edo Gelibolu da. Bere mendebaldereneko muturretik, Imbros edo Gökçeada uharte turkiarra ikus daiteke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai klasikoan, Trazia Jersoniarra (Χερσόνησoς Θράκια) bezala ezagutzen zen. Alexandro Handiarentzat, K. a. 334an, Asiako bere kanpainarako abiapuntu bezala balio izan zuen. Hemendik, 30.000 soldadu eta 5.000 zaldunek osatutako armada batekin zeharkatu zuen Dardaneloetako itsasartea.

Kontrako norantzan, ia 2.000 urte beranduago, otomandarrek, Europatik hedatzeko erabili zuten. Gallipoli 1354an konkistatu ondoren, Traziako konkista eta Konstantinoplaren setioa etorri ziren, ia ehun urte beranduago, otomandarren eskuetan erori zena.

Penintsula honetan gertatu zen, Lehen Mundu Gerran Gallipoliko gudu ospetsua, 1915eko otsailean. Entente Hirukoitzaren tropen inbasioak huts egin zuen, eta hauek, erretiratu egin behar izan zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gallipoli Aldatu lotura Wikidatan