Gallipoli (Turkia)

Koordenatuak: 40°21′N 26°27′E / 40.35°N 26.45°E / 40.35; 26.45
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gallipoli (Turkia)
Motapenintsula
Geografia
Map
Koordenatuak40°21′N 26°27′E / 40.35°N 26.45°E / 40.35; 26.45
Estatu burujabe Turkia
Region of TurkeyMarmara eskualdea
Ur-gorputzaSaros
Leku geografikoaEkialdeko Trazia
Artikulu hau Turkiako penintsulari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gallipoli».

Gallipoli[1] (hebreeraz: Καλλίπολις‎Kallípolis; turkieraz: Gelibolu), Turkiako penintsula txiki bat da. Turkiaren Europako zatiaren hegoaldean dago, eta Dardaneloetako itsasartearen iparraldeko kostaldea eratzen du. Haren iparraldeko zatian Egeo itsasoa dago.

Bertako hiririk handienak penintsulari berari izena ematen dio: Gallipoli edo Gelibolu. Haren mendebaldereneko muturretik, Imbros (edo Gökçeada) uharte turkiarra ikus daiteke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai klasikoan, Trazia Jersoniarra (Χερσόνησoς Θράκια) izenaz ezagutzen zen. Alexandro Handiarentzat, K. a. 334an, Asiako bere kanpainarako abiapuntutzat balio izan zuen. Hortik, 30.000 soldadu eta 5.000 zaldunek osatutako armadarekin Dardaneloetako itsasartea zeharkatu zuen.

Kontrako norantzan, handik ia 2.000 urtera, otomandarrek Europan hedatzeko erabili zuten. Gallipoli 1354an konkistatu ondoren, Traziako konkista eta Konstantinoplaren setioa etorri ziren, handik ia ehun urtera: otomandarren eskuetan erori zen.

Penintsula horretan gertatu zen Lehen Mundu Gerran Gallipoliko gudu ospetsua, 1915eko otsailean. Entente Hirukoitzaren tropen inbasioak huts egin eta atzera egin behar izan zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]