Galtzontzilloak edo galtxoinak gizonezkoen azpiko arropa dira, gehienetan galtza motzen antzekoak izaten dira.[1]Genitalek eta prakak elkar uki ez dezaten baliatzen dira.
Galtzontzillo tradizionalak edo boxerrak: boxeolariek erabiltzen dituzten praka motzak bezalakoak dira.
Galtzontzillo luzeak: Ia-ia prakek bezala estaltzen dute eta hankei atxikitzen dira. Gehienbat, oso tenperatura baxuak jasan behar dituzten lurraldeetan erabiltzen dira.