Praka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Praka.

Praka edo galtza hankak estaltzen duen jantzi unisexa da. Gona ez bezala, hankak bereizirik estaltzen ditu. Horrenbestez, hiru irekidura dauzkate, bata gerriari estutzeko eta beste biak, zangoak izenekoak, hankak bertan sartu ahal izateko. Gerriari loturik egoten dira botoien, kremaileren, velcroen edota gerriko baten bidez.

Orokorrean, prakak kotoiez, poliesterez, panaz, denimez eta beste hainbeste materialez eginak izan daitezke.

Prakak luzeak izan daitezke, gerritik gutxienez orkatiletaraino estaliz, edota motzagoak piratak, galtzamotzak eta mini-shortak bezala.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Praka Aldatu lotura Wikidatan