Gamer (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea


Gamer, Mark Neveldine eta Brian Taylorrek zuzendutako filma da, Gerard Butler eta Michel C. Hallek protagonizatuta. 2009ko irailaren 4an estreinatu zen. Film hau third person shooter jokoetan oinarrituta dago.

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

2034. urtean, adimen-kontroleko teknologia famatu bihurtu da. Teknologi horrekin batera Slayers izeneko bideojokoa oso ospetsua bihurtu da. Bideojoko honetan kartzelan dauden presoak haien artean borrokan dabiltza hirugarren batek, jokalari batek, kontrolatzen dituen bitartean. Slayers-en 30 borroka irabazi ondoren libre izateko aukera dute, baina preso gehienak hiltzen dira. 28 borroka irabazi dituen bakarra, Kable 17 goitizeneko presoa da, 17 urteko gazte baten eskuetan dago, Simon gaztearen eskuetan. Beste bi borroka irabazi ondoren bere Slayer-ra aske geldituko da. Dena den, Ken Castle, jokoaren sortzailea eta jabea, Kable 17ri zaila jarriko dio aurrera egitea eta gauzak okertu egingo dira. Hori ikusita antisistema talde batek sarean sartu eta ikusle guztioi errealitateaz ohartzeko egin beharrekoak egingo dituzte.

Pertsonaiak

Personaje Actor
Kable - John Tillman Gerard Butler; Gerard James BUTLER (1969ko azaroaren 13a, Paisley) eskoziar zinema eta antzerkiko aktorea da. Parte hartu duen film ospetsuenen artean Beowulf, Grendel, 300 eta RocknRolla daude.
Ken Castle Michael C. Hall; Michael Carlisle Hall (Raleigh, Ipar Karolina, Ameriketako Estatu Batuak, 1971ko otsailaren 1a - ) aktore estatubatuarra da.
Simon Silverton Logan Lerman
Angie Amber Valletta
Rick Rape Milo Ventimiglia
Humanz Brother Ludacris
Hackman Terry Crews
Trace Alison Lohman
Gina Parker Smith Kyra Sedgwick
Freek John Leguizamo
Agente Keith Keith David
Scotch Johnny Whitworth
Sandra Zoë Bell
DJ Twist Efren Ramirez