Gaston Bachelard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaston Bachelarden sinadura

Gaston Bachelard (Bar-sur-Aube, 1884ko ekainaren 27a - Paris, 1962ko urriak 16a) frantziar filosofo bat izan zen. Zientziak eta Filosofia ikasirik, Zientzien Historia eta Filosofia irakatsi zuen Dijongo Unibertsitatean eta Parisko Sorbonan. Zientzia-ezagupenaren baldintzak aztertu zituen eta «arrazoiaren psikologiaren hastapenak ezartzen» saiatu zen. Bachelardena filosofia irekia da, jakintza-alorreko iraultza handiak beretzeko gai dena. Bachelarden liburu zenbait: Le Nouvel Esprit scientifique (1934); La formation de l'esprit scientifique (1938); Le Rationalisme appliqué (1948); Le Matérialisme rationnel (1953). Orobat, irudimen poetikoa eta horren sinboloak iradokitzen dituzten elementu naturalen psikoanalisia egiten saiatu da: La Psychanalise du feu (1937); L'Eau et les Rêves (1941): L'Air et les Songes (1943); La Poétique de l'espace (1957); La Poétique de la rêverie (1960).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaston Bachelard Aldatu lotura Wikidatan