Gaztedi Sokatira Taldea (emakumezkoak)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaztedi Sokatira taldea 1991 inguruan

Emakumezkoen Gaztedi sokatira taldea 1991ean sortu zen Laukizen. Taldea sortu zen urtean, urrezko domina lortu zuen aurkeztu zen txapelketa bakarrean, Bizkaiko Txapelketan, alegia. Handik aurrera, hainbat eta hainbat sari lortu ditu taldeak autonomi zein nazioarte mailan.

Emakumezkoen Gaztedi sokatira taldeak bi modalitatetan hartzen du parte: goma gainean eta lur gainean eta bietan lortu ditu sari ugari.

Koloreak: gorria eta beltza.

Entrenatzaileak: Josu Gaminde Fano eta Jose Antonio Goirigolzarri Orue.

Entrenatzeko lekua: Laukizko Lauaxeta Kiroldegia

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztedi Sokatira Taldea gaur egun
Kirol egunean

Sokatira, zaletasun handiko kirola izan da beti Laukizen. 60. hamarkadan gizonezkoen taldea sortu zen eta 1991ean, herriko neska gazte batzuk taldea sortzen eta parte hartzen hastea erabaki zuten. Neskek ere, “Gaztedi” izen ofiziala hartu zuten baita koloreak ere.

Hauexek dira Emakumezkoen Gaztedi lehen taldearen partaideak 1991n: Ana Mardaras Eguzkiza, Leire Barandika Hormaza, Zulema Fidalgo Prieto, Aitziber Etxebarria Otazua, Lirañe Arondo Olagüe, Jasone Muñoz Unibaso, Iranzu Arondo Olagüe, Nekane Albizuri Olagüe eta Ibone Eguskiza Ayo.

1991tik gaur arte berrogei neska baino gehiago pasatu dira talde honetatik.

Hauxe da, 2020ko emakumezko taldea: Itziar Ansoleaga Goirigolzarri, Goizalde Aransolo Ajuria, Iranzu Arondo Olagüe, Olga Artiñano Cuesta, Nagore Bilbao Sertutxa, Josune Domínguez Gómez, Nerea Egurrola Hormaetxea,[1] Izar Fernández Nogales, Odei Fernández Nogales, Batirtze Ispizua Larrauri, Aingeru Nogales Garaizar, Ainhoa Ortega Guerra, Erika Julieth Rojas Sánchez, Gorane Ugarte Beitia, Enara Zamarripa Vélez de Guevara.

Entrenatzaileak: Josu Gaminde Fano, José Antonio Goirigolzarri Orue.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gil, Lur. ««Indartsu iritsi gara txapelketara»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).