Laukiz
|
Laukiz |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Laukiz | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Mungialdea |
||
| Alkatea | José Antonio Llona Gorigolzarri (EAJ) | ||
| Herritarra | laukiztar | ||
| Koordenatuak | 43°21′12″N 2°54′12″W / 43.35333°N 2.90333°WKoordenatuak: 43°21′12″N 2°54′12″W / 43.35333°N 2.90333°W | ||
| Eremua | 8,1 km2 | ||
| Garaiera | 30 m | ||
| Distantzia | 15 km Bilbora | ||
| Posta kodea | 48xxx |
||
| Biztanleria | 1.149 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 141,85 bizt./km² | ||
| www.laukiz.net http://www.laukiz.net www.laukiz.net | |||
Laukiz Bizkaiko udalerria da, Mungialdea eskualdean kokatutakoa. 2012ko erroldan, Laukizek 1.149 biztanle zituen.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena[aldatu]
Mungialdeko herri hau Bizkaiko sinklinorian dago, geologiari erreparatuz, eta Bilbotik 15 kilometrora dago. Udalerriaren hegoaldean mendixka batzuk daude, batez beste 50-70 metroko altuerakoak. Mendietatik altuena 301 metroko Unbe mendia da. Mendixka hauetatik Butroe ibaira doazen hainbat erreka txiki jaisten dira, besteak beste, Amazkarai, Goiartzu eta Erreskondo. Erreka horiek igarotzen diren lekuetako baserrien izenak daramatzate.
Auzoak[aldatu]
Laukizko auzoak honakoak dira:
- Elizalde, herriaren erdigunea eta udaletxea bertan daude.
- Aurrekoetxe
- Jose Antonio Agirre
- torrebarri auzoa
- Erreskando (errekaondo)
- Mentxakaeta
- Mendiondo, Unbe-Mendi urbanizazioa bertan dago.
Historia[aldatu]
Uribeko merindadeko elizate honek Gernikako batzar nagusietako 53. jesarlekua betetzen zuen. Herriaren jatorria, Laukizko Munio Munioruzetik dator. Izen hau Toda Ortiz Andreak emaniko Albonigako monastegiaren dohaintzan agertzen delarik.
San Martingo parrokia 1748ean sortu zen, herriko fededunen eskutik, Mortarako markesari hamarrekoak ematen zizkietelarik. Bestalde, herrian bi baseliza zeuden, bata jada existitzen ez den Jesus Gurutzatuaren omenezkoa, eta bestea San Martingoa. Jesus Gurutzatuaren baseliza, gaur egungo udaletxetik bi kilometrora kokatzen zen.
Mendeetan zehar nekazaritza izan da herriko iharduera ekonomiko nagusia, eta horrekin batera arto, gari, larre eta txakolinaren ekoizpenak bere garrantzia izan zuen. Herriak huruna ekoizteko zortzi errota zituen bere garaian. Dena den, Bilbo Handi eta Mungiako gune industrialdeetatik hurbil egoteak, herrian zeharkako eragina izan zuen arren, aldaketak nabariak izan ziren. Laukizko biztanleei nekazaritzaz gain, industria eta zerbitzuetan aritzeko aukera emanez.
1970eko hamarkadan herriko biztanleria bikoiztu egin zen "Unbe Mendi" izeneko etxe multzoa eraikitzearekin batera. Etxe multzo hau, Unbe mendiaren maldetan eraiki zen 1975. urte aldera, eta garai hartan ingurune naturalagoa bilatzen zuten familien beharrizanak betetzeko egin zen, Mungiako "La Bilbaina" etxe multzoa bezalaxe.
Demografia eta biztanleria[aldatu]
| Urtea | 1857 | 1877 | 1887 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1991 | 2001 | 2006 |
| Biztanleak | 483 | 463 | 477 | 510 | 554 | 539 | 613 | 649 | 600 | 565 | 518 | 1.050 | 979 | 995 | 979 |
Ekonomia[aldatu]
Herriko biztanle gehienak industria eta zerbitzuetan aritzen dira, herritik kanpo dauden enpresetan. Laukizko paisaia landa herri batena da oraindik ere. Oro har, lur-sailak tamaina txikikoak dira, 1-5 hektarea bitartekoak, larre moduan erabilitako belardiak ere kontuan hartuz. Artoa eta barazkiak nagusi dira, eta horrez gain, abeltzaintza ere bai, bereziki hegaztiak.
Ondarea[aldatu]
- Udaletxea: Lauaxeta jaio zen etxea, gaur egungo udaletxea da.
- San Martin eliza: 1748. urtean sortua.
Hauteskundeak[aldatu]
Laukizko alkatea EAJ alderdiko Jose Antonio Llona da,2007ko udal hauteskundeetan EAJk hauteskundeak irabazi ostean. Udaleko zazpi zinegotzietatik Eusko Alderdi Jeltzaleak lau lortu zituen. Hauteskunde haietan, EAJk botoen %52,02 lortu zuen, guztira 322 boto. EAEk, berriz, botoen %17,77, 110 boto, lortu zuen. Boto zuriak 8 izan ziren, %1,29, eta boto baliogabeak 4, (%0,64).
| Alderdia | Botuak | Zinegotziak |
| EAJ | 322 | 4 |
| EAE | 110 | 1 |
| PP | 75 | 1 |
| EA | 65 | 1 |
Laukiztar ospetsuak[aldatu]
Kultura[aldatu]
Herriak "Eutsi!" aldizkaria kaleratzen du hiru hilean behin.
Jaiak eta ospakizunak[aldatu]
Mikel Deunaren jaiak iraileko azken astetik urriko lehen astera bitarte ospatzen dira.
Kanpo loturak[aldatu]
- (Euskaraz) Laukizko udalaren webgunea.